Aurtengo XL. Bidasoako Itzuliaren 3. etaparen hasiera eta amaiera Orion izango dira. Lasterketa maiatzaren 11n jokatuko da, ostiralean, eta horren ondorioz, hainbat errepide trafikoari itxiko dute. Lasterketa Oriotik abiatuko da eta, 90 kilometro egin ondoren, berriz Oriora itzuliko da. Irteera eta helmuga Arrantzale kalean izango dira. Irteera 14:30ean emango zaio, eta 16:44ak aldera iritsiko dira.