Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    HERRI KIROLAK>> 2015-09-28 14:27:10

    Aitzol Atutxa izan da azkarrena Euskadiko Aizkora Kanporaketan Aian

    Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen igande eguerdian Aian. 12 aizkolarik parte hartu zuten eta horietatik sei sailkatu ziren urriaren 12an finala jokatzeko. Aizkolari bakoitzak 54 ontzako bi enborreko, 60 ontzako bi enborreko eta 72 ontzako bi enborreko lana egin zuen eta Aiako Idi Proba Elkarteko kide Paulo Aldalurrek azaldu duenez, “maila ederra erakutsi zuten parte-hartzaileek eta ikuskizun polita ikusteko aukera izan zen”. 300 lagun inguru bildu zen Aiako Probalekuan eta giro ederra izan zela nabarmendu dute antolatzaileek.

    SAILKAPENA

    1.- Aitzol Atutxa

    2.- Floren Nazabal

    3.- Jon Irazu

    4.- Iñaki Azurmendi

    5.- Joxe Mari Olasagasti

    6.- Joseba Otaegi

     

    • Atutxa.jpg

    BIDALI ZURE MEZUA

    • Kopiatu zenbakiak
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info