Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    PILOTA>> 2015-10-19 13:37:40

    Mateosek eta Urrestik irabazi dute Getariako arraunlarien arteko pilota erronka

    Larunbat eguerdian Getariako Arraun Elkarteko arraunlarien arteko pilota erronka jokatu zen Getariako pilotalekuan; getariarrak, oriotarren aurka aritu ziren, eta azkenean Egoitz Mateosek eta Jon Urrestik osatutako bikote getariarrak 7-22 emaitzarekin irabazi zioten Agustin Mugika eta Mikel Indori.

    Hasiera batean nahiko berdinduta abiatu zuten partida, baina 5-8 getariarrak aurretik jarri zirenean aise irabazi zieten oriotarrei. Jon Urresti pilotariak adierazi zuenez, gustura ziren egindako lanarekin. “Arraunean bai, baina pilota arloan ez genuen elkar ezagutzen. Horregatik hasieran beldur pixkabatekin joan gara partidara. Gustura gaude frontoia bete egin delako eta eguerdi polita pasa dugulako”.

    Arraun denboraldia bukatuta, entrenamenduekin hasi bitartean atseden hartzen ari dira Getariako arraunlariak, baina erronkarako tartea ere hartu dute. Pilota partidara bertaratu zirenek nabarmendu zuten giro polita izan zela norgehiagokan zehar eta getariarrez gain hainbat oriotar ere hurbildu zen Getariara lehia jarraitzera.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info