Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    HERRI KIROLAK>> 2015-11-05 13:40:58

    Andrakasek irabazi du Aiako XIV Kintopeko Idi Proba

    Pasa dena asteburuan jokatu zen Aiako XIV. Kintopeko Idi Proba. Bederatzi idi pare atera ziren plazara, eta asteleheneko (azken) saioan parte hartu zuen Andrakas Sagardotegiko idi parea izan zen azkarrena, 56 plaza eta 1.70metro egin baitzituen. Bertaratu zirenek nabarmendu dutenez giro polita izan zen hiru egunetan zehar, eta lehia ederra ikusteko aukera izan zuten gainera.

    Hurrengoa da sailkapen orokorra

    1- Andrakas Sagardotegia (Lemoiz) 56 plaza eta 1.70metro.
    2- Olazar (Lezo) 54 plaza.
    3- Bixkiak (Errezil) 51 plaza.
    4- Nerea Telleria (Lasarte) 50 plaza, 7 zinta eta 1.12 metro.
    5- Txauson (Laudio) 45 plaza.
    6- Iartzeta (Zaldibi) 42 plaza eta 2.10 metro.
    7- Usaisti (Berritxu) 38 plaza, zinta bat eta 0.88 metro.
    8- Egoitz Armaolea (Urretxu) 34 plaza, 7 zinta eta 1.17metro.
    9- Olazar (Lezo) 54 plaza.


     

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info