Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    ATLETISMOA>> 2015-12-14 10:45:13

    Ekaitz Kortazar eta Nerea Egia garaile, Orioko V. Herri Lasterketan

    220 lagunek osatu dute Orioko Herri Ikastolak antolatzen duen lasterketa, eta horien artean Ekaitz Kortazar durangarra eta Nerea Egia donostiarra izan dira bizkorrenak. Gizonezkoetan lehia bizia izan da hiru korrikalariren artean: Unai Hernandez urretxuarra, Raul Gomez lasartearra eta Kortazar bera buru jarri dira hasieratik, eta azken txanpara arte elkarrekin korritu dute zirkuitua. Durangarrak 32:33ko denboran geratu du ordularia, eta 31 segundora helmugaratu da Hernandez, bigarren postuan; Gomez izan da hirugarrena, 49 segundora.



    Emakumezkoetan, berriz, nahi bezala irabazi du Egiak.  Bere denbora 39:24koa izan da, eta bi minutu pasatxo atera dio bigarren sailkatu den Ane Zabala irundarrari. Sara Peña oriotarrak hirugarren postuan amaitu du lasterketa, azken itzulira arte bigarren joan eta gero; bigarren sailaktuak 8 segundoko aldea atera dio. Beraz, Peña izan da Orioko lehen sailkatua emakumezkoetan, eta gizonezkoetan, berriz, Joakin Juan Bellido.

     

    Leonardo Esnaola gogoan

    Proba hasi baino lehen, asteazkenean zendu zen Leonardo Esnaola omendu dute. Urte askoan misiotan ibilia zen Rwuandan, eta harreman estua izan zuen Orioko ikastolarekin; besteak beste, Gabonetan antolatzen duten tonbolan ateratakoaren zati bat Rwuandara bideratzen dute, harekin izandako elkarlanaren bidez. Demetrio Esnaola anaiak oroigarri bat jaso du ikastolaren eskutik, eta lasterketako 1 zenbakidun dortsala beretzako gorde dute.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info