Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    Gabonetako kirol txapelketetarako izen-ematea zabalik dago Lubakin

    Baleike.eus

    Areto futbol txapelketa abenduaren 24an, goizean, jokatuko da Lubaki kiroldegian. Partida bakoitzak 25 minutukoa izango da eta kanporaketa bidez erabakiko da zer talde pasatzen diren hurrengo fasera. Goizean zehar jokatuko da txapelketa, goizeko 9:15ean hasita.

    Izenak emateko epea abenduaren 22an, 18:00etan itxiko da. Ordubete geroago, 19:00etan, txapelketaren antolaketa bilera egingo da Lubaki bertan. 

    Xake txapelketa aurten Alondegiko Oxford aretoan jokatuko da, abenduaren 29an. Lehen gizarte zentroan jokatzen zen. Aldaketa honekin bisibilitate gehiago eman nahi zaio txapelketari. Partidak 18:00etan hasiko dira. Izenak aurrez Lubakin eman daitezke edo arratsaldean bertan, 17:30ak aurretik, Oxford bertan. 

    Biko lasterketa

    Gogoratu zabalik dagoela oraindik Biko lasterketarako izen-ematea. Saltaka saioak eguerdiko 12:00etan hasiko dira benjamin eta aurrebenjamin mailetako haurrekin. Hauek heldu baten laguntzarekin egin beharko dute Pulpo elkartea eta Beheko plaza arteko bidea. 

    Ondoren, 12:15etik aurrera, alebin, infantil eta kadete mailako korrikalarien txanda izango da. Hauek 1.100 metro inguruko bidea egingo dute, hiru mailetako gaztetxoak denak batera. Binaka egingo dira lasterketak, eta biak korrika egingo dute. 

    12:30etik aurrera gainontzeko guztiak aterako dira: jubenilak, seniorrak eta beteranoak. Hauek bete beharreko bidea 5 kilometrokoa izango da. Patinekin hasiko da azken txanda hau: banaka egingo dute bidea, lerroko patinekin. Kasu honetan, patinetan, haurrek ere izango dute parte hartzea.

    30 segundora korrika banaka egin nahi dutenak aterako dira eta beste 30 segundora korrika binaka egin nahi dutenak. 

    Herriko kirol elkarteen lehiakortasuna bultzatzeko, dema berezi bat jarri dute antolatzaileek. Klub bakoitzeko helmugaratzen diren lehen bost bikoteen denboraren batez bestekoa egin eta denbora gutxiena egiten duen elkarteak duenak saria jasoko du. Zumartianeko txekea izango dute opari.

    Sari-banaketa ekitaldia 13:30ean izango da eta gogoratu irabazleentzako saririk ez dela izango: erosketa txekeen zozketa egingo da.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info