Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    SURFA>> 2016-01-13 10:30:04

    Gaur eguerdian irekiko du txotx denboraldia Aritz Aranburuk

    Aurten Aritz Aranburu surflari zarauztarrari egokitu zaio sagardo denboraldia irekitzea. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, gaur ospatuko dute  XXIII. Sagardo Berriaren Eguna Astigarrako Sagardoetxean, eta bertan egingo dute denboraldiaren hasierako ekitaldia. 12:00etatik aurrera, 2015eko uztaren ezaugarri nagusiak eta sagardo  berriarenak azalduko dituzte, besteak beste. Ondoren iritsiko da surflariaren txanda: sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.

    13:45ean izango da ekitaldi nagusia. Zelaia Sagardotegian  lehen kupela irekiko du Aranburuk, “gure sagardo berria” oihu eginda. Horrekin emango diote txotx denboraldi berriari hasiera.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info