Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    ESKUBALOIA>> 2016-01-14 09:31:06

    Erreginaren Kopakorako lehiak zozkatuko dituzte gaur

    Eskubaloiko XXXVII. Erreginaren Kopako bigarren faseko zozketa egingo dute gaur Madrilen (Espainia), Espainiako Eskubaloi Federazioaren egoitzan, 13:00tan. Hamabi talde daude bi multzotan banatuta, seina multzo bakoitzean, eta Aiala Zarautz lehen multzoan dago.

    Talde zarauztarraren multzo bereak honakoak daude: Jofemesa Oviedo, Clinicas Rincon Malaga, KH-7 Granollers, Logroño Sporting La Rioja eta BMC Mavi Nuevas tecnologias. Bigarren multzoan, berriz, beste hauek daude: Bera Bera, Mecalia Atl. Guardes, Helvetia Alcobendas, Elche CF Mustang, Aula Valladolid eta Prosetecnisa Zuazo. Zozketa bidez, lehen multzo talde bati bigarren multzoko talde bat egokituko zaio, eta elkarren arteko partida otsailaren 20-21eko asteburuan jokatuko da.

    Rocasa Gran Canarai eta Balonmano Porriño taldeak zozketatik kanpo geratu dira, eta finaleko faserako zuzenean sailkatu dira; lehena iazko txapelduna izateagatik, eta bigarrena finaleko faseko antolatzailea delako. Azken fase hori apirilaren 15etik 17ra jokatuko da.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info