FUTBOLA>> 2016-01-19 11:33:36

Ostiralean Floren Memoriala Futbito Txapelketako bilera egingo dute
Aurten ere VI. Floren Memoriala Futbito Txapelketa antolatuko du Gure Txeru Elkarteak. Otsailean abiatuko dute norgehiagoka, eta ordurako dena prest izan dadin bilera informatiboa egingo dute ostiralean 20:00etan Gure Txeruko lokalean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, talde bakoitzeko ordezkari banak parte hartuko du bileran, eta bertan txapelketako baldintzak eta arauak azalduko dituzte bertan. Parte-hartzaileen artean izena emateko orriak banatuko dituzte bileran.