Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    SURFA>> 2016-01-19 11:40:47

    ZSEk garaipenarekin abiatu du Kantauri Surf Liga

    Asteburuan ekin zioten Kantauri Surf Ligako denboraldi berriari. Zarauzko Surf Elkartekoek larunbatean jokatu zuten lehen jardunaldia, Debako hondartzako ezker aldean (Eskoileran), etxeko Zurrunbilo taldearen aurka. Ezker olatu politak izan zituzten biek ala biek, eta, azkenean, zarauztarrak izan ziren nagusi 41 punturekin; debarrek 39 puntu lortu zituzten.

    ZSEko taldea honako bost surflariek osatu zuten: Markel Miranda, Julen Susperregi, Nadia Erostarbe, Alex Treviño eta Iker Treviño. Zarauztarren aldetik puntuazio gehien Susperregik eta Erostarbek lortu zituzten, 9na bakoitzak, 5 eta 4 puntuko olatuekin; Mirandak 8 puntu eskuratu zituen, 4 puntuo bi olaturekin.

    Garaipenari esker, ZSE sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, Getxo Surf Taldea liderrarekin eta Patris hirugarren sailkatuarekin berdinduta. Aurten sei talde ari dira lehian Kantauri Surf Ligan, eta zarauztarrak dira eskualdeko ordezkari bakarrak. Datorren larunbatean lehen bi sailkatuak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Zarautzen, 15;30etik aurrera.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info