Azken albisteak
Alba Menendez eta Xanti Ubera dira 2015eko kirolari onenak
Erabaki dute nortzuek jasoko dituzten Zarauzko kirol sariak. Otsailaren 5ean ospatuko dute Kirol Gala eta ondorengoak izango dira protagonistak: Alba Menendez Bera Berako jokalariari emango diote 2015eko emakume kirolari onenaren saria; Xanti Ubera kayaklariari 2105ko gizonezko kirolari onenaren saria; Aiala Zarautz-eko jokalariei emakumezko talde onenaren saria; Leihoak Zarautzi gizonezko talde onenaren saria; eskola kiroleko entrenatzaileei entrenatzaile onenaren saria; babesle onenaren saria Zurekin Zarauzko ostalari elkarteari eta Inma Saenz de Santamaria Aiala Zarautzeko lehendakariari boluntario lanaren aitorpena.
Modelon egingo dute Kirol Gala, 19:00etatik aurrera, eta ondoren mokadutxoa eskainiko dute.