Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Oinak oinarri, bizi energia martxan

OINETAKO ERREFLEXU-guneei eragiten dien terapia antzinako herri jakituriatik dator, eta urteen joan-etorrian tratamendu zehatza bilakatu da. Terapia honek zuzenean oinei eragiten badie ere, gaixoaren funtzio organiko guztiak sendatzeko edota hobetzeko ahalmena du. Azken batean, masaje terapeutikoa da eta banan-banango tratamenduan oinarritzen da. Giza gorputzeko organo guztiek oinetan dute beraien erreflexu-gunea. Gune horiek gizakiak une bakoitzean bizi duen sasoi-egoera adierazten dute. Eskuen bidez, bizi energia behar bezala ez duten guneak bere onera ekartzea du helburu terapeutak. Oin osasuntsua minik hartzen ez duena da; hau da, bero dagoena, malgua dena eta ongi irrigatua dagoena. Oinak hoztea, malgutasuna galtzea edo infekzioak agertzea (onddoengatik, kailuengatik, etenengatik edo luzerako nahiz zabalerako arkuak luzatzeagatik) gainkarga organikoaren agerpen erreflexutzat hartu behar da gehienetan.�
 
MINA TRATAMENDUAN
Erreflexu-guneetan mina ematea da terapeutak gaixoa tratatzen duenean izaten duen gidaria. Gaixoaren sentikortasunari jarraituz zehatz-mehatz jakin baitezake non eragin. Minak adierazten eta erakusten du tratamenduak egin behar duen ibilbidea. Oinetan egindako irrigazio handiaren eta lasaitzearen ondorioz erreflexu-guneetako minak desagertu egin behar du. Askotan gaixoak organoetan inolako minik ez badu ere, zenbait erreflexu-gunek min ematen diote. Azken finean, gizakia energia duen unitate dinamikoa da eta, beraz, ulertzekoa da gorputzak bere ondoezak ahalik eta denbora luzeenean neutralizatzea. Gaixotasun jakin baten hasierako etapak goitik behera aldatzeko bidea ematen du eta, gainera, hainbat gaixotasun prebenitzeko bide eraginkorra da.�
 
HAINBAT XEHETASUN
1. Gaixoaren osasun egoeraren arabera, terapeutak erabakiko du zenbat tratamendu saio beharko duen erreflexu-gune guztien eta bakoitzaren arteko energiaren oreka lortzeko. Ahal dela, astean ez dira 2 edo 3 baino gehiago hartu behar.
2. Gaixotasun kutsakorrak, tratamendu kirurgikoa behar duten gaixotasunak, tronbosiak eta gaixotasun psikikoak, besteak beste, sendagile espezialistari dagozkio soilik, eta berak eman beharko du oinetako erreflexu-guneen tratamendu osagarria egiteko baimena.
3. Gaixoak bere burua arretaz zaindu eta jarduera terapeutikoa jasotzen badu, bizi energia modu erregularrean eta ordenatuan ibiliko zaio gorputzean. Horretarako oinak zainduko ditu egunero: gogortutako azala, kailuak eta onddoen infekzioak saihestuko ditu.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info