Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Garai bateko pilota berreskuratzen

BOTELUZEA pilota jokorik zaharrena da eta hori berreskuratze aldera, Kutxak antolatutako sustapen jarduerak gidatzen ditu Xiba taldeak. Boteluzeko saioak LH 6. mailako ikasleei zuzenduta daude, eta eskualdeko hainbat ikastetxek dagoeneko hartu du parte horietan: urtarrilean, Zumaiako Herri Eskolak eta Maria eta Jose Ikastetxeak; otsailean, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Ikastetxeak; eta martxoan Zarauzko eskolen txanda izango da.
Xibako hezitzaileek azaldu dutenez, pilota modalitate honek arau ugari du eta gaur egungo pilotaren aldean oso ezberdina da: aurrez aurre jokatzen da,  aurkariaren eremura pasatzeko aukera ematen dio jokalariari… «Nahiko berezia da. Ez du zerikusirik egungo pilota ikuspegiarekin. Hori berreskuratzea da gure helburua eta horrenganako hurbilpen bat egiten dugu sustapen saioetan» .
Era berean, «ikasleek sustapen saioetako ariketak aldez aurretik ezagutzea komeni da. Jaialdian jorratuko ditugun jokoen berri ematen diegu soinketa irakasleei, eta hauek aurretik klasean landu ditzaten nahi izaten dugu», diote Xibako hezitzaileek.
Xiba taldeak zuzentzen dituen sustapen saioak ez dira boteluze saioetara bakarrik mugatzen. Oro har, LH 3. mailatik eta unibertsitatea bitarteko maila guztietan hainbat jaialdi antolatzen dute: LHko 3. eta 4. mailan euskal jokoak eta jolasak; LH 5. mailan, pilota; LH 6. mailan, boteluzea; eta DBH 1. mailatik unibertsitatera arte, euskal jokoak eta jolasak.
 
 
Helburua jokoaz gozatzea da, eta ez irabaztea
Hainbat balore lantzen du Xiba taldeak ikasleekin lantzen dituzten jarduera guztieta.

Xibak antolatzen edo zuzentzen dituen jarduerak joko edo jolas moduan izendatzen dituzte, «kirolak kutsu lehiakorraduela» uste dute eta.  Ikuspuntu horretatik abiatuz, makina bat balore landu nahi izaten dute euren taldetik. Saioen bitartez, emozioen mundua jorratu nahi izaten dute, ludikotasunari aparteko garrantzia emanez. Helburu nagusia ez da jolasetan irabaztea edo jokoen teknifikazioa lantzea, aisialdi une horretaz gozatzea baizik. Era berean, ikasleen arteko harremana eta etnomotrizitatea bultzatzen du. Horretaz aparte, eta ahal den neurrian, espazioak eskaintzen duen ziurgabetasuna pedagogikoki erabiltzen ahalegintzen da Xiba taldea: «Kiroldegia bezalako espazio mugatu batean jarduera egiteak ala elurretan edo itsasoan jokoan aritzeak ez du zerikusirik. Natura esperientzia berrietarako aberasgarria da». Osasuna bera ere bere osotasunean hartzen dute. Egoera fisikoari ez ezik, egoera psikikoari eta emozionalari ere garrantzia handia ematen diote. Hori guztia, ikasleen malgutasuna, abiadura, koordinazioa edo erresistentzia alboratu gabe.� 

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info