Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

Tipi-tapa badator Korrika 16! Ongi etorri!

OLINPIAR JOKOETAKO sugarrak egiten duen antzera, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) euskararen aldeko lasterketa erraldoia antolatzen du Euskal Herri osoan. 2.000 kilometro baino gehiago duen elkartasun lasterketa honek Korrika izena du, eta euskararen alde antolatzen den lasterketa jendetsuena eta garrantzitsuena da. Bertan, adin eta mota guztietako milaka korrikalarik hartzen du parte, gau eta egun gelditu gabe. Gainera, merezi duen irabazle bat izaten du beti: euskara bera, hain zuzen ere. Izan ere, AEK-k bultzatzen duen egitasmo honek «gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea» eta «gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea» ditu helburu.
Olinpiar Jokoak lau urtetik behin jokatzen dira. Korrika, berriz, bi urtean behingo egitasmoa izaten da. Aurtengoa antolatu duten hamaseigarrena da, eta Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! leloa darama: «Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei».
Olinpiako Hera tenplutik abiatzen da sugar olinpikoa, eta bere jomuga urte horretan Olinpiar Jokoak antolatzen dituen herrialdea izaten da. Korrika16ren kasuan, martxoaren 26an abiatu zen Tuteratik eta apirilaren 5ean Gasteizera iritsiko da. Eskualdetik apirilaren 2an igaroko da, arratsaldez; Oriotik Zumaiarako norabidea hartuko du, Zarautz eta Getaria zeharkatuz. Lekukoa helmugara iristean, euskaldun ezagun batek ordura arte lekukoaren barruan sekretupean gorde den mezua irakurriko du.
Sugar olinpikoa bailitzan, Korrikako lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro  pasatzen da korrikalarien artean. Olinpiar Jokoetan tokian tokiko kirolari ezagunek eramaten dute. Euskal Herrian, euskararen aldeko jarrera erakutsi nahi duen herritarrak, elkarteak, gizarte nahiz kultur eragileak eta erakundeak dira arduradun. Ongi etorr!

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info