Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Getariako pilotari gazteak kantxara!

GETARIAKO Gure Txeru Elkarteak antolatutako Eskuz Banakako XXXI. Haurren Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 8an. Hasiera batean herriko frontoian jokatu behar zituzten partidak, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, Sahatsaga kiroldegiko frontoian jardun zuten pilotan. «Herriko frontoiko giroa askoz hobea izaten da. Hala eta guztiz ere, nahikoa jende hurbildu zen kiroldegira», adierazi du Gure Txeruko kide Joxe Manuel Azpeitiak.
Guztira, lau partida jokatu ziren: bina alebin eta benjamin mailetan. Alebinek 22 tantora jokatu zuten euren neurketa; benjaminak, 18 tantora. Aurtengo finalistak Gorka Eguren, Oihan Larrañaga, Aratz Lertxundi, Alex Ujia, Aitor Aranguren, Gorka Aristi eta Ekhiotz Etxeberria izan dira. Saio bukaeran oroigarria jaso zuten guztiek.
Iaz bezalaxe, aurten ere 36 mutikok hartu dute parte Eskuz Banakako Haurren Pilota Txapelketan. Gure Txeru Elkarteak txapelketaren balorazio positiboa egin du: «Gurea herri txikia izanik eta haurrek beste hainbat jardueretan parte hartzen dutela kontuan izanda, gazte hauentzat pilotak badu halako erakargarritasuna, batez ere, mutikoetan. Neskei dagokionez,  bakarra dago une honetan».
Talde polita osatzen duten arren, «jarraipen falta» dagoela dio Azpeitiak. Izan ere, «behin 12 urte betetzerakoan askok futbolean jokatu nahi dute eta Zarautzera edo Zumaiara joaten dira, pilota utziz. Eta geratzen direnekin ezin izaten dugu askotan txapelketarik antolatu».
Bestalde, binakako haurren pilota txapelketa laster hasiko da eta finalak ekainaren hasieran izango dira.„

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info