Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Haizearen semea sokasaltoan

SOKASALTOAN parekorik ez du Julio Aranburuk. Erremontista ohiak urteak daramatza soka astiduz marka guztiak hausten. Duela hilabete munduko bi marka berri hobetzen saiatu zen Orioko plazan, Orion Jai! ekimenaren baitan: bata, orduerdikoa eta bestea, minutukoa. 30 minutuko saioan 5.400 salto egin behar zituen eta minutukoan, 240 salto. Lehena aise gainditu zuen arren, bigarrenarekin atarian geratu zen. Bere erakustaldia, ordea,  luzaroan gogoratzen den horietakoa izan zen.
«Orduerdikoan, 5.591 salto egin nituen. Bukaeran besoak gogortu zitzaizkidan arren, erraz eutsi nion erritmoari eta hasieran finkatutakoa baino ia 200 salto gehiago egin nituen. Ondoren, minutukoan, inoiz gertatu ez zitzaidana gertatu zitzaidan: jendearen animoak zirela eta, sokarekin zangalatrabatu nintzen 239. saltoan eta gutxigatik bada ere, ez nuen helburua lortu. Dena den, biziki eskertu nahi diet han egon ziren guztiei», adierazi du Aranburuk.
Erronkak jatorri bitxia du. Tele 5 kateko Guinness World Records saiotik deitu zioten abendu bukaeran, bertan parte hartzera gonbidatuz: «Abiadura biziko proba bat egingo nuela esan nien. Munduko gizonik azkarrena izan nahi nuela, minutu batean 240 jauzi eginez; segundoko 4 jauzi, alegia. Orain arte inork lortu ez duena».
Telebista saioko arduradunekin hitz egiten jardun ondoren, minutukoa eta orduerdikoa egitea adostu zuten. Printzipioz, martxoa hasieran grabatu behar zuten saioa eta hilaren 8an emititu. Maletak kasik prestatuta zeuzkan baina Tele 5-k saioa kentzea erabaki zuen. Prestaketa ez zen ezerezean geratu, eta  aukera Orioko Udalak eman zion. Honek ederki aprobetxatu zuen, munduko marka bat hautsiz.  Apirilean, minutukoa hausten saiatuko da berriz, Orioko Nazioarteko Estropadan.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info