Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

Abian da Nesken Pala Txapelketa

Irune Zulaika Ezenarro. AURTEN, NESKEN ARTEKO  IV. Pala Txapelketa jokatzen ari da Getarian. Orain dela lau urte neska talde bat elkartu ginen, neskei zuzendutako kirol eskaintza eskasa zela ikusita, eta  pala txapelketa antolatzen hastea erabaki genuen. Ordutik, partaide kopurua goruntz doa urtez urte eta zaletasuna piztu da herriko nahiz inguruko nesken artean.
Pardaidetzari dagokionez, aurtengoan 17 bikotek eman dute izena eta, ekaina bitartean, bikote bakoitzak astean partida bana jokatuko du herriko frontoian. Txapelketak   oso giro polita sortzen du herrian, jende asko hurbiltzen baita partidak ikustera. Parte-hartzaileen artean ere giro jatorra da nagusi. Partaideak adin guztietako eta inguruko hainbat  herritako neskak dira; adibidez, Aizarnazabalgoak eta Oriokoak. Txapelketa abian da eta ekaina amaieran bukatzea aurreikusten dugu, finaleko partidekin eta partaideen arteko urteroko afariarekin.
Aurten, gainera, Getariako txapelketaz gain, nahi zuenak  pala  ikastaro bat egiteko aukera eduki du Emakumea Pilotari proiektuari esker. Horren bitartez, txapelketa berrien ateak zabaldu zaizkigu. Beraz, eskertzekoa da egiten ari diren lana.
Txapelketa hastear geunden egunotan, bikote asko ikus ahal izan da frontoi ezberdinetan entrenatzen, lagun artean palaz jokatuz ondo pasatzen. Azken finean, horixe da txapelketa honen helburu nagusia, palaz jokatuz gozatzea!�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info