Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kronika

Kresala eta euria plaieroen festan

HONDARTZAKO futbol txapelketetako finalak festa egun dira. Ez dago zalantzarik! Zarautzen izaera hori izan du betidanik, eta aurtengoan ere tinko heldu dio espiritu horri, nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Euria gogotik egin zuen finaleko jardunaldian, eta ikusleek aterkia irekita eduki behar izan zuten ia denbora osoan. Alde horretatik, Zumaian zorte hobea izan zuten. Zumaiarrentzat, gainera, festa bikoitza izan zen, txapelketa amaierak santelmoekin bat egin baitzuen.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, zumaiarrek euren hondartzako futbol txapelketako finala izan zuten berriz. Ligan, NoSoluxion izan zen txapeldun eta kopan, berriz, 7 Mares taldea. Biek 1-0 emaitzarekin irabazi zioten euren aurkariei, Indaux eta Axier kirolak taldeei. Aukera askoko neurketak izan ziren, baina lau atezainak bikain jardun zuten ate azpian. Ondorioz, finaleko jokalari azpimarragarrien sariak bi atezainek jaso zuten: Indaux taldeko Xabier Aranburuk, ligan, eta 7 Mares taldeko Borja Aizpuruak, kopan.
Zarauzko finalak ere oso parekatuak izan ziren. Alde txikiarekin irabazi zuten helduen mailako talde guztiek. Emakumezkoen kopa eta gizonezkoen liga, gainera, penaltietan erabaki ziren. Hauexek dira aurtengo txapeldunak: ligan, Txangurro Arazi eta Artilan; kopan, Talai-Berri eta Kepa Loidi. Ikusmin gehien gizonezkoen ligako norgehiagokak sortu zuen. Izan ere, Marmol Malecon 3-0 irabazten ari zitzaion Artilani, baina neurketa bukatzeko ordu laurden geratzen zela, Artilanek 3 gol sartu zituen errenkan, partida berdinduz. Penaltietan, azkenik, Artilan gehiago izan zen. Bestalde, eskola kiroleko taldeek gol sorta azpimarragarria sartu zuten: 22 gol, guztira.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info