Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Indamendi mendizale gazteen gailur

INDAMENDI EGUNA ospatu zuten zumaiarrek maiatzaren 17an. Urtero bezala, Zumaiako Inda Mendi Mendi Bazkunak urtean zehar mendi irteeretan zintzo-zintzo parte hartu duten 14 urte bitarteko gaztetxoak omendu zituen. Guztira, 23 lagun saritu zituzten. Horiek sari berezia jaso dute aurten: hilaren 23an eta 24n Xoxoteko aterpean asteburupasa eder bat, hain zuzen ere.
Urtarriletik abendua bitartean, gaztetxoentzako 12 mendi irteera antolatzen ditu Inda Mendi mendi elkarteak. Finalista izateko eta, horrenbestez, aipatutako saria jaso ahal izateko, 12 mendi horietatik gutxienez erdiak igo behar izan dituzte gaztetxoek, eta egindako irteerak osatu dituztela ziurtatzen dieten agiri bat izaten dute. Zehaztutako mendiak elkarteak berak antolatutako irteeretan osatzen dira normalean, baina norberak bere kabuz egin ditzake beste egun batean, gurasoen laguntzarekin esate baterako. Irteeretan parte hartzen duten haurrak mendian federatuta  daude.
Orain arte Indamendi Eguna maiatzeko lehen igandean ospatzen zen, baina urtero jaurnartzeekin bat egiten zuenez, atzeratu eta hileko hirugarren asteburuan ospatu dute  aurten. Izan ere, «finalista ziren hainbat lagunek kale egiten zuten beti, beraiek edo beraien familiako norbaitek jaurnartzea egiten zuelako. Beraz, gaztetxoen parte-hartzea bermatze aldera, egunez aldatzea erabaki dugu», dio mendi elkarteko kide Iñaki Aldalurrek.
Gainerakoan, aldarte onean ospatu zuten eguna. Zumaiatik 08:30ean abiatu ziren tipi-tapa, eta Askizu, Meaga eta Elkano auzoetatik igaro eta gero, Indamendiko tontorrera iritsi ziren. Bertan, txistulariek girotuta, hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten. Atsedena hartu eta sariak jaso ondoren, etxera itzuli ziren.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info