Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Asfaltoa harrotzetik ura harrotzera

DUELA hilabete arraunketa egokituko estropada erakustaldia egin zuten Orion, Nazioarteko XV. Estropadaren baitan, aipatutako modalitatea jendaurrean ezagutzera emateko. Bertan, Orioko Arraun Elkartearen arraunketa egokituko taldeko lau kidek hartu zuten parte eta Josean Iglesias izan zen garaile. Iglesias atletismo mundutik dator, eta iaz hasi zen arraunean:«Istripua izan eta elbarri geratu ondoren, atletismoan hasi nintzen. Jada badaramatzat zortzi urte inguru lasterketak jokatzen. Atletismotik ezagutzen nuen Sevillako mutil batek arraunketa egokituaren berri eman zidan eta probatzera animatu nintzen».
Erronka berriari iaz heldu bazion ere, aurten hasi da estropadak serio antzera prestatzen. «Oraindik ikasten ari naiz», azaldu du: «Orain dela gutxira arte ez nekien arraunean egitea zer zen, eta oraindik ere zail egiten zait; batik bat, oreka mantentzea. Dena dela, patxadaz hartzen ari naiz». Atletismoan bezalaxe, arraunean ere besoak erabiltzen dituen arren, «oso ezberdinak» direla dio. «Agian, arraunean indar gehiago egin behar da. Lasterketetan, aitzitik, erresistentzia edukitzea  da garrantzitsuena.  Nolanahi ere, atletismoa baliagarria izan zait arraunerako, nahiz eta zerikusirik ez izan»
Arraun denboraldia bukatzean, irailean,  hainbat lasterketa egiteko asmoa du Iglesiasek: besteak beste, Behobia-Donostia, Bilboko maratoi erdia eta nazioarteko lasterketaren bat. Baita Donostiako maratoia ere, «baldin eta uzten badidate». Izan ere, aulkiarekin korritzeko trabak jarri dizkidate aurreko urteetan». Aurretik, ordea, arrauneko Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak jokatu ditu ekainean.
Arraun egokitua modalitate berria da. Oraindik oso jende gutxik praktikatzen du, baina gorantza doa. Orioko taldea Iglesiasek berak, Edorta Aranak, Patxi Sagarnak eta Mikel Goikoetxeak osatzen dute, Juan Angel Garmendia entrenatzailearen gidaritzapean. Honen hitzetan, «Nazioarteko Estropadaren ostean, bati baino gehiagori begiak zabaldu zaizkio. Hainbat ezindu fisiko interesatu da, baina une honetan lau lagunekin ari gara lanean. Aurrera begira ikusiko dugu taldea handitzerik dugun ala ez».�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info