Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Proba guztiak gaindituz

IKASTURTE BUKAERAREN atarian, eskola kiroleko atletismoko finalak jokatuko zituzten Zarautzen, maiatzaren 23an Salbatore Mitxelena Ikastolako jolas eremuan. Parte-hartzaileak alebin eta infantil mailako atleta gazteak ziren; hau da, LH5-6 eta DBH 1-2 mailetako ikasleak. Denboraldiko azken jardunaldia zen eta parte-hartzaileen artean urduritasun apur bat antzematen zen. Baina lehenengo probak egiten hasi bezain laster, korrika eta saltoka aritzeko gogoa nagusitu zen, sabeleko kilimak arinduz.
Finaleko jardunaldia goizez jokatu zuten, 10:30etik aurrera. Bertan, ondorengo probak egin zituzten: 60 metroko abiadura lasterketa, pisu jaurtiketa, 1.000 metroko iraupen luzeko lasterketa, altuera jauzia eta errelebu lasterketa, hain zuzen ere. Horiek guztiak osatu ondoren, proba bakoitzeko lehen sailkatuei dominak banatu zizkieten, sari modura.
Antoniano Kirol Elkarteak antolatzen ditu eskola kiroleko atletismo jardunaldiak. Finaleko jardunaldian ere elkarteko kideek jardun zuten fin-fin lanean. Hauek gustura geratu ziren denboraldiko azken saioan parte hartu zuten atleta gaztetxoek erakutsitako mailarekin. Hala eta guztiz ere, oro har izan zuen parte-hartze eskasarekin kezkatuta agertu ziren. Ordezkari gehien Antoniano ikastetxeak izan zituen. Gainerakoan, La Salle ikastetxeko, Orokieta Herri Eskolako eta Maria Inmaculada ikastetxeko ikasle bakan batzuk baino ez zuten hartu parte. Aitzitik, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslerik ez zen agertu.
Bestalde, bigarren urtez jarraian, Antoniano Kirol Elkarteko atleta Olatz Flores Euskadiko Eskolarteko Txapelketako garaile izan zen, 1.000 metroko lasterketan.  Orain arte infantil  mailan jokatu du Floresek, sekulako markak lortuz. Aurrerantzean, kadeteen artean egingo du lasterka, 1.000 metroko eta 3.000 metroko probetan.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info