Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Olatu zipriztinak zazpigarren artean

ETXEKO BIDEO kamera esku batean; bestean, berriz, surfeko ohola. Zumaia Itzurun Surf Kirol Elkarteko kide Roberto Fuentes Popeto, gauza guztien gainetik, surflaria da. Baina filmatzen hasten denean, istorioak kontatzeko abildadea duela erakutsi du, nahiz eta beretzat zaletasuna besterik ez den. Bigarren urtez, lagunartean zuzendu eta ekoitzitako film labur bat aurkeztu du Donostiako Surfilm Festibalera. Iaz euskarazko film labur onenaren saria jaso zuen Jarriko da lanarekin. Aurten, sari bera lortzeaz gain, ikuslearen saria ere jaso du Aleluia lan berriarekin.
Fuentes oso gustura dago filmak izandako harrerarekin: «Epaimahaiak eta ikusleek bat egin dute eta hori ikaragarria da. Jendeak barrez lehertzen jardun zuen Donostiako Antzoki Zaharrean eman zutenean!». Istorio ikuserraza da, arina eta umoretsua, eta ukitu bihurri batekin. Amaieran, ezusteko bukaera batek biribiltzen du ikus-entzunezkoa.
Bere aurreko film laburrean bezalaxe, honetan ere surfak garrantzi handia du. Hala ere, ez da olatuak eta surflarien balentriak filmatzera mugatzen. Aleluiak autoko giltza uretan galdu eta ezkontza batera heldu ezinik dabilen surflari baten istorioa du kontagai. «Filmak zantzu autobiografikoak ditu. Izan ere, filmeko pertsonaiari bezala, niri ere autoko giltza galdu zitzaidan surfean ari nintzela. Gertakari horretatik abiatuz, fikziozko film hau egitea bururatu zitzaidan».
Filma joan den urrian grabatu zuen, asteburu batean, eta gainerakoetan egin ohi duen bezala, lagunak jarri zituen aktore lanetan. Sakoneta inguruan, Itziar eta Zumaia arteko errepidean eta Meagako elizan grabatu zuten. «Hasieran, elizaren kanpoaldean grabatzekoak ginen, baina Meagako tabernako jabeek elizako ateak ireki zizkiguten eta dena primeran atera zitzaigun».�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info