Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa

Javier Carballo Berazadi. DINASTIA ETXABE PILOTA Txapelketa 1971n jaio zen, 1967an Zumaiako Kirol Elkartea sortu zuten pilotazale talde baten ekimenez. Zale haiek helburu bikoitza zuten. Alde batetik, Etxabe pilotari dinastia zumaiarra omendu nahi zuten; izan ere, haiek herriaren izena Euskal Herriko frontoi guztietara zabaldu zuten hamarkadaz hamarkada. Bestetik, urteak ziren Zumaian pilota txapelketa sendorik antolatzen ez zela eta herriko nahiz eskualdeko pilotazaleak asetu nahi zituzten. Horrelaxe ekin zion bideari Dinastia Etxabe Pilota Txapelketak. Lehen bi ediziotan honako modalitateetan jokatu zen: paletaz larruzko pilotarekin, eskuz binaka 35 urtez gorakoentzat eta eskuz binaka lehen mailako afizionatuentzat. Hirugarren ediziotik aurrera, paleta larruzko pilotarekin pala motzagatik ordezkatu zuten eta 17. ediziotik aurrera beteranoen maila desagertu egin zen. Txapelketa uztaila eta abuztua artean jokatzen zen, eta partidak iluntzeko 22:00etatik aurrera izaten ziren. Txapelketa Euskal Herriko kirol ekitaldi garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen berehala. Espezialitate bakoitzeko pilotari onenak biltzen zituen eta zaleek Odieta frontoia leporaino betetzen zuten jaialdi bakoitzean. 1971tik gaur egunera arte 37 edizio jokatu dira eta behin baino ez da bertan behera geratu, 1981ean. Urte horretan, Odieta frontoia oso egoera kaskarrean zegoen eta ez zen txapelketarik jokatu. 2000. urtean, Arau Ordezkatzaileen planaren arabera, Odieta frontoi historikoa birrintzea erabakitzen du Zumaiako Udalak. Ordainetan, Otalora izeneko zonaldean frontoi luze berri bat eraikiko zuela iragarri zuen. 2007an, frontoi berriko lanekin hasi baino lehen, Odieta bota zuten. Ondorioz, Zumaiako Kirol Elkartea 37. Dinastía Etxabe Pilota Txapelketa jokatzeko frontoirik gabe geratu zen iaz. Frontoi berriaren eraikuntzak luzatzeko arriskua zuela ikusirik, elkarteak Zestoako Udalari eta pilota elkarteari baimena eta elkarlana eskatu zion txapelketa Zestoako udal pilotalekuan jokatu ahal izateko. Eskaera adeitasun handiz onartu zuten zestoarrek. Gisa horretan,  eurek ere zestoar jatorria duten Dinastia Etxabeko kideak omentzen dituzte. Iazko txapelketak arrakasta handia izan zuen, bai parte-hartzaileen kopuruagatik bai jaialdietara gerturatu zen jendetzagatik. Gauzak horrela, Zumaiako Kirol Elkarteko antolatzaileak Zestoara itzultzea erabaki dute aurten, 38. Dinastía Etxabe Pilota Txapelketa jokatzera.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info