Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kronika

Itsaslabarren gainetik

AURTEN AURRENEKO  aldiz, Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa egingo dute uztailaren 26an. Ibilbideak biotopoaren zati bat hartuko du eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako neurriak bete ondoren, 27 kilometro luzeko ibilbide erakargarria prestatu dute antolatzaileek Zumaiatik Deba alderantz joan-etorria egiteko. Zati batzuk kostaldetik gertu egingo dituzte eta, beste batzuk, berriz, barrualderagotik. Euskadiko Kopako hirugarren proba puntuagarria izango da, eta bertan lortzen duten dirua, berriz, minbizia duten haurren gurasoen Aspanovas elkartearentzat izango da. Proba Erribera kaletik hasiko da, 10:00etan, eta korrikalariek bertan izango dute helmuga ere.
Antolatzaileek herriko eta inguruetako kirolariak espero dituzte bereziki, baina ospea duten kirolari edo korrikalariak ekartzen ere saiatu dira. Besteak beste, Raul Garciak hartuko du parte, modalitate honetan munduko txapeldunordea eta Espainiako txapelduna denak. Guztira, 400 kirolarik hartu ahal izango  dute parte proban, eta irabazleentzat oroigarri berezia egongo da: Zumaiarekin eta flyscharekin lotutako eskultura bat. Keixeta artistak egindako lana da, eta urtero oroigarri bera banatuko diete irabazleei.
«Kirola bultzatzeaz gain, herriko turismoa sustatzeko eta elkarte bati laguntzeko balioko» duela azpimarratu du antolatzaileen taldeko Bosko Garitanok. Prestakuntza lanetan ari den Iñigo Saenz Txolok gaineratu duenez, «aurtengoa beste askoren artean aurrenekoa izatea espero dugu». Izan ere, probak «babes handia» lortu du, bai Udalaren, herriko enpresen, nahiz boluntarioen aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren partetik ere.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info