Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Enegarren aldiz txapela etxera

INORK GUTXIK ESAN dezake Espainiako Txapelketa 25 aldiz irabazi duenik. Jabier Puertas arraunlari oriotarrak, ordea, bai. Joan den ekainaren 28an oraindik ere sasoian dagoela berretsi zuen Puertasek Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatu zen aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Izan ere, 38 urteko arraun ibilbidea du oriotarrak eta 25 aldiz izan da Espainiako txapelduna: 5 aldiz tostako arraunketan eta 20 aldiz arraunketa olinpikoan. Horretaz gain, Munduko Txapelketan urrezko domina ere lortu zuen 1979an Espainiako Selekzioko zortzikoarekin, eta beste hiru aldiz podiumera igo da txapelketa berean.
2005ean Legution Espainiako Txapelketa irabazi ondoren, txapelketak uztea erabaki zuen oriotarrak, baina kirola egite aldera bere kasa entrenatzen jarraitu zuen. Hiru urte txapelketetatik erretiratuta egon ondoren, ezustean harrapatu zuen 25. txapela lortu zezakeela jakiteak. «Nik ez nekien zenbat Espainiako Txapelketa irabazi nituen. Baina nire lagun Joxemari Olasagastik, besteak beste, arraun elkarteko estatistikak eramaten ditu eta hark animatu ninduen 25. txapelaren bila joatera».
Zalantzarik gabe, garaipen zerrenda luzea du Jabier Puertasek eta etorkizun hurbilari begira badu beste arraun erronkarik buruan. «Iraileko lehenengo astean Aulki Mugikorreko Munduko Txapelketa jokatuko da Vienan (Austria), beteranoen mailan. Ni aurten oso ondo sentitzen naiz eta gustatuko litzaidake bertan parte hartzea. Hala eta guztiz ere, oso garestia da eta oraindik ez dut babeslerik aurkitu. Ea laguntzaileren edo babesleren bat animatzen den eta Munduko Txapelketa jokatzeko aukera dudan», azaldu du Puertasek.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info