Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

Judoa: nor bere garaipena

Oier Aranzabal Etxebarria. LAU URTE ZENITUENEAN  zure amaren apetaz hasi zinen judoa praktikatzen, oraindik jende gutxi zebilenean, kiroldegi zaharreko aerobik gelan. Ezer gutxi oroitzen duzu ordutik, soilik txiribueltaka eta harrapaketan jolasean ibiltzen zinela gainontzeko lagunekin koltxoi bigunen gainean. Izan ere, horrela hasten da judoan; jolasean, psikomotrizitatea landuz eta norbere gorputza ezagutuz. Hiru maisu izan dituzu zure ibilbide osoan; lehenaz izena bakarrik oroitzen duzu; bigarrenaz izena eta bizarra zuela; eta hirugarrenaz... hirugarrenaz ikasi duzun guztia. Hirugarrena baita egun ere zure maisu (eta lagun handia): Alvaro Mendibe.

Alvarok orduan aerobik gelan zebilen taldetxoa hartu eta, urteetako lan gogorraren poderioz, gaur egungo Lizardi Judo Kluba sortu zuen 1999an . Garai hartan zu eta beste 14 gaztetxo zebiltzan judoan; gaur egun, berriz, 400 bat ume, gazte eta beterano dabiltza zurekin batera. Ume zinenetik hona gauzak asko aldatu dira, beraz. Hasieran lagun arteko jolas bezala ikusten zenuen judoa; dibertsio eta aisialdi gisa bakarrik. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka konturatzen joan zara kirol bat dela. Eta, are gehiago, arte bat ere ezkutatzen duela guztiaren atzean.

Hasieran ume bat zinen; gero, burua txoriz beteta zuen gazte bat; orain, kirola maite duen unibertsitarioa. Eta, judoa hor egon da beti. Izerdia eman dizu, azterketetako emaitza txarrei ihes egiteko aukera, sasoi onean lehen aldiz egotearen sentipena, porrotetatik irteteko bidea eta garaipen ugari; lagun bakoitzagatik bat. Ezberdina den zerbaiten parte zarela sentiarazi dizu judoak: deitu kirol, deitu kultura, deitu familia. Japoniatik datorren diziplina honek ezberdin sentiarazten zaitu, Lizardi Klubean behinik behin. Judoan ez dago golik. Ez titularrik, ezta ordezkorik ere. Ez duzu indartsuena izan behar garaipena lortzeko, ezta argalena ere. Garaipena zugan dago, egunero.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info