Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Zertarako balio du drainatze linfatikoak?

SISTEMA LINFATIKOA zirkulazio sistema bat da. Zain-sistema garbitzen laguntzeaz gain, gorputzeko iragazki nahiz babes inmunologiko funtzioak betetzen ditu. Drainatze linfantikoa, berriz, sistema linfatikoa aktibatzeko masaje terapeutikoa da. Nork bere buruari eman diezaioke eta horren bidez, linfak (sistema linfatikoko likidoa) gorputzeko toxinak bildu eta gongoilen bidez izerdiarekin, edo giltzurrunaren bitartez txizarekin kanporatzen ditu. Linfodrainatzearen aita Emil Vodder mediku danimarkarra izan zen, eta gaur egungo aplikazio guztiak bere aurkikuntzan oinarritzen dira. Drainatze linfatikoak honako eginkizunak betetzen ditu:
· Ehunen artean pilatutako gehiegizko likidoa bildu eta drainatu.
· Digestio prozesuan zehar hesteetan dauden gantzak xurgatu eta garraiatu, ondoren zain sistemaraino eramateko.
· Mikrobio, toxina eta osasunarentzat kaltegarriak diren zelulen aurrean defentsa eta inmunitatea dakar.  Substantzia arrotzen erasoen aurrean gorputza zaintzen du.
Likidoaren ekarria gehitzen bada edo drainatzean gabeziak badaude, edema ager daiteke. Kasu horretan, terapeuta batek eskuzko drainatze linfatikoa egitea izango da egokiena; besteak beste, presoterapia, geruza askoko hesgailuak edo euskarri elastikoak.
Drainatze linfatikoa itzulerako zirkulazioa hobetzeko tekniketako bat da. Pilatutako gehiegizko likidoa berehala ateratzea bizkortzen du, eta sistema inmunologikoan eragin nabarmena du.�
 
HAINBAT ERABILERA
- Hanka nekatuak, barizeak
- Edemak: ebakuntza ondorengoak, post-
traumatikoak, hematomak, giharreko hantura, bihurrituak...
- Ehun konjuntiboen gaixotasun aldaketak
- Likido erretentzioa
- Antsietatea
- Lo egin ezina
- Kirolarien indarberritze azkarragoa
- Sistema inmunologikoa indartzen laguntzea
- Asma kronikoak (krisi garaian debekatua)

KONTUAN HARTZEKO!
Lasaigarri bat hartzea baino hobea da. Gogoratu kirola egitean oso garrantzitsua dela aurretik eta bukatutakoan luzaketak egitea (kirola egin aurretik lasaitzeko balio du masajeak), elikadura zaintzea, gorputza eta buruari behar duen atsedena ematea. Azken finean, dena batera doa. Lesioak saihesteko modurik onena PREBENTZIO NEURRIAK hartzea da.�
 
EZ DA GOMENDAGARRIA
- Minbizia dutenentzat
- Infekzio zorrotzak dituztenentzat
- Tronbosia,flebitisa eta tronboflebitisa dutenentzat
- Bihotz desoreka, bihotz edema dutenentzat
- Barize korapilatsuak dituztenentzat

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info