Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Galtzerdi tekniko luzeen onura magikoak

KORRIKALARIEN arropa abiada bizian garatzen ari da. Zuntz bereziz ekoitzitako elastiko transpiratzailez edo gero eta ezaugarri teknikoagoak dituzten oinetakoez gain, gainerako osagarriek ere garapen  nabarmena izan dute azken urteetan. Hobetu dituzten osagarrien artean galtzerdiak azpimarratu behar dira. Han eta hemen antolatzen dituzten herri lasterketetan gero eta gehiago dira belaunetarainoko galtzerdi luzeak erabiltzen dituztenak. Moda berri bat ote da, ala hankak bero mantetzeko metodoa? Estetika hutsaz haratago, odol zirkulazioa hobetzea eta giharren oszilazioa gutxitzea dute helburu.
Galtzerdi tekniko luzeen erabilerak eragin nabarmena du korrikalarien errendimenduan. Hanketako giharreen konpresioan oinarritzen dira; orkatiletan eta Akilesen tendoian zangarretan baino konpresio gehiago egiten dute. Gisa horretan, zainen itzulera bizkortu eta odolaren ekarria areagotzen du bai mugimenduan, bai geldialdian, giharren erritmoa luzatuz nahiz oinkaden kolpea murriztuz. Batez ere atletismoan eta krosetan ikusten badira ere, hainbat kiroletarako daude: futbola, mendia, eskia, eskalada, paddle-a, tenisa, golfa eta abar. Gutxi gorabehera, 30 euro inguru balio du pareak.
Galtzerdiez gain, antzeko funtzioa betetzen duten zangarretako konpresoreak ere badaude merkatuan. Osagarri hauek giharren indarra kontzentratzen dute, giharren dardarizoa murriztuz eta lesioen arriskua saihestuz. Kirolariaren errendimendua hobetzen du, eta triatlentzat eta oztopo-lasterketan aritzen direnentzat dira bereziki gomendagarriak.�
 
INDARBERRITZEKO ETA ERLAXATZEKO
Galtzerdi tekniko luze guztiak ez dira kirola egiteko erabiltzen. Badira kirola egin ondoren erabiltzen direnak, baina bi mota daude: bata indarberritzeko da eta, bestea, berriz, erlaxatzeko.

Indarberritzeko galtzerdiek giharrak bere onera ekartzeko eta suspertzeko balio dute. Hanketako muskulu bikiak berehala indarberritzen ditu, eremuan egiten duen masaje uniformeari esker. Gainera, drainatzen laguntzen du. Bere eragina egin dezan, 90-120 minutuz jantzita edukitzea gomendatzen da.

Erlaxatzeko galtzerdiek, bien bitartean, hankak lasaitzeko balio dute eta, egun osoan zehar erabiliz gero, ongizate sentipena izango duzu.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info