Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Parekidetasuna lasterka

ZARAUTZ KIROL Elkarteko atletismo atalak antolatuta, datorren abenduaren 6an Bikote Mistoen Krosa jokatuko da Zarauzko kaleetan zehar. Urtero bezalaxe, bikote parte-hartzaileak udal kiroldegiaren ondotik (Araba kaletik) irtengo dira 11:30ean, eta 8,5 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Musika Plazan helmugaratuko dira. Bikoteak elkarrekin osatu behar du lasterketa, bestela kanporatua izango baita. Ibilbidea osatzeko gehienezko denbora, berriz, ordubetekoa izango da.
Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada, Helmuga Kirolak dendan (Zigordia 48) edo www.herrikrossa.com webgunean, bikoteko 20 euro ordainduta. Sarean izena emateko azken eguna abenduaren 4a izango da; kirol dendan, berriz, hilaren 3a. Nolanahi ere, egunean bertan ere izena emateko aukera izango da. Horretarako, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago agertu beharko da irteerara, 30 euro ordainduz. Parte-hartzea 500 bikotera mugatu dute.
Bestalde, azaroaren bukaeran Bikote Mistoen lehen lasterketa jokatu zuten Azpeitian. Guztira 111 bikotek hartu zuten parte bertan, eta eskualdeko bikote bat izan zen helmuga zeharkatzen lehena; Nerea Amilibia aiarra eta Xabier Roteta zarauztarra. 25:08 denbora egin zuten hauek.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info