Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Andaluziarren bisita

PAGOETA MENDIZALE   Elkartearen eta Sevillako (Espainia) Olivares herriko Ando elkartearen arteko elkarkidetza aurrera doa. Udan Tirolgo eta Bavierako mendietan izan ziren, elkarte anadaluziarrak antolatuta. Kasu honetan, Andokoak Zarautzera etorriko dira abenduaren 4tik 8ra, eta Pagoetak antolatutako jardueretan hartuko dute parte. Hiru mendi irteera antolatu dituzte: abenduaren 5ean, Deba-Zumaia arteko itsasertzeko ibilaldia egingo dute eta, ondoren, Zumaia, Getaria eta Zarautz ezagutuko dituzte; abenduaren 6an, Iturriotz-Gazume-Zelatun-Ernio-Iturriotz mendi ibilaldia egingo du talde batek eta bestea Sagaingo leizezulora sartuko da; eta abenduaren 7an, Azpeitia-Erlo-Xoxotera irteera egingo dute eta Loiolako santutegia bisitatu. Bestalde, pare bat afari egingo dituzte bisitariekin. Mendi irteeretan eta afarietan parte hartu nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkartearen lokalean eman dezakete izena.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info