Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Mobi Bik Eguna, kirolariekin

ASPANOVAS Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari laguntzeko, Mobi Bik Eguna ospatuko dute abenduaren 20an Zarautzen. Eguna bizikleta irteera ireki batekin hasiko dute eta, bertan, herritarrekin batera, euskal txirrindulari ezagunek hartuko dute parte: Haimar eta Joseba Zubeldiak, Markel Irizarrek, Amets Txurrukak, Mikel Astarlozak eta Euskaltel-Euskadi taldeko kide gehienek. Igerain plazatik abiatuko dira, 11:30ean, eta herriko kaleetatik nahiz malekoitik igaroko dira.  
 Eguerdian, kultur ekitaldia izango da Lege Zaharren enparantzan, Wazemank-eko aktoreek girotuta: bertso saioa (Andoni Egaña, Xabier Euzkitze, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Uxue Alberdi); herri kirolak, Izeta anaiekin; eta musika emanaldia (Oreka Tx, Zarauzko Abesbatza, Labrit Zabala, Demode Quartet eta hainbat gonbidaturekin). Era berean, Aspanovasek bere jardunaren berri emango du.
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, herri kiroletan oinarritutako ginkana antolatuko dute udal kiroldegian. Aipatutako txirrindulariez gain, Kepa Peñagarikano pilotariak, Ion Eizagirre erremontistak, Zarauzko arraunlariek nahiz errugbi jokalariek eta Jose Luis Korta arraunlariak hartuko dute parte. Ondoren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizun berezia eskainiko dute.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info