Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Zaldiak hondar gainean

URTEAN BEHIN San Anton jaien baitan, zaldien eta zaldizaleen topagune bihurtzen da Getariako Malkorbe hondartza, eta aurten ere halaxe izan da. Izan ere, zazpigarren urtez jarraian, San Anton Zaldi Lasterketa antolatu zuen Getariako Zaldi Zale Taldeak urtarrilaren 24ko arratsaldean. Euriak ekitaldia zapuztuko zuela zirudien, baina ordu batzuez ateri egon zen eta lasterketa inolako arazorik gabe jokatu ahal izan zuten. Ondorioz, eta urtero bezala, jendetza gerturatu zen zaldizaleen erakustaldia bertatik bertara jarraitzeko.

Guztira, hemezortzi lagunek hartu zuten parte proban; horietatik zazpi eskualdeakoak: Zumaiako Txomin Zubia eta Krono zaldia, Txetxu Tamayo eta Isla, Eneko Urbieta eta Iron Star, Alex Aramendi eta Jan Da  Lo eta Joxe Arriola eta Afrika; Getariako Egoitz Etxeberria eta Axaar; eta Orioko Peio Saizar eta bere behorra. Lau txanda jokatu zituzten hasieran, eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo biak finalera sailkatu ziren. Kanporaketetan hiru itzuli eman zizkioten zirkuituari, eta laupabost zaldizale aritu ziren lehian. Finalean, aitzitik, zortzi zaldizalek neurtu zituzten indarrak eta abildadeak, zirkuituari lau itzuli emanez.

Garaipena borrokatua izan zen; batik bat, Eneko Urbieta zumaiarraren eta Egoitz Etxeberria getariarraren artean. Irten bezain pronto, Urbieta buru jarri zen eta Etxeberria itzal izan zuen arren, ongi eutsi zion bere abantailari. «Zirkuitua horren estua zela ikusirik, garbi neukan lehen postuan kokatu behar nuela. Bestela, ia ezinezkoa izango zitzaidan aurrea hartzea eta irabaztea», adierazi du zaldizale zumaiarrak pozez beteta.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info