Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

Martxotik aurrera ‘Sasoian’ berritzen

NEGUA utzi eta udaberrira goaz, eguzki epeletara. Sasoian aldizkaria eta www.sasoian.info  ere eguzkiaren epelaren bila goaz; berritzen ari gara. 17. zenbakia du aldizkariak martxoko hau, eta Interneteko edizioak ehunka albiste eta berri eman du gure eskualdeko kirolari, kirolariei eta kirolzaleei buruz. Egin dugu gure lasterketaren aurreneko etapa. Sortu dugu gure lekutxoa.
Berritzea ezinbestekoa da, ordea, gure irakurle eta internauten grinari eta jakin-minari eusteko. Baina, horrekin batera, moldatzea ere beharrezkoa da, administrazio publikoek oro har eta Urola Kostako Udal Elkarteak izan dituzten aurrekontu murrizketak kontuan hartuta.
Berritu eta moldatu, hori da gure asmoa, ziur baikaude Sasoian aldizkariak eta webguneak badutela zer esana eskualdeko kirol informazioa lantzerakoan eta plazaratzerakoan.
Martxotik aurrera hainbat aldaketa ikusiko dituzu Sasoian irakurtzen edo www.sasoian.info webgunean igerian zabiltzanean. Sasoian aldizkaria bi hilean behin plazaratuko dugu (orain arte hilean behin). Aldizkariaren atalak, egitura eta asmoak oraingoak izango dira, aldaketaren bat gorabehera.
Berrikuntza nagusia webguneak izango du, izan ere, aurrerantzean www.sasoian.info webguneak hainbat tresna eskainiko du irakurleek parte hartzeko: albisteei erantzuteko aukera, inkesta, elkarrizketa digitalak kirolari ezagunekin, kirol foroak, kirol kronikak idazteko aukera, harpidetza bidez buletina eskuratzeko aukera, RSS jarioa...
Sasoian webgunearen bidez eskualdeko kirolak, kirolariak eta kirolzaleak harremanetan.

Lide Amilibia Bergaretxe · Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info