Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Urratsez urrats zaletasuna sustatzen!

MENDIZALETASUNA gaztetxoen artean sustatze aldera, martxoaren erdialdean Haur Ibilaldi Neurtua antolatzen dute urtero Gipuzkoako hainbat zonaldetan, Eskola Kirolaren baitan. Zonalde horietako bat Urola Kosta eskualdea da eta, aurten, Inda Mendi elkarteak antolatu du Zumaian; herriz herri txandaka antolatu ohi dute.
Guztira, Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako 400 haur inguruk hartu zuten parte martxoaren 14an Urola Kostako Haur Ibilaldi Neurtuan; eta, horiekin batera, ia 300 heldu animatu ziren txangoa egitera. Hiru, lau edo bost lagunetako taldeetan elkartuta, Ondartxo plazatik abiatu ziren hauek, 08:30ak eta 09:00ak bitartean, taldeak bere fitxa ongi bete ondoren.
Ibilaldi neurtuak bi ibilbide izan zituen aukeran; bata, ibilbide luzea, 11,9 kilometrokoa, haur koskorrei zuzendua, eta bestea, ibilbide laburra, 8,6 kilometrokoa, haur txikientzat. Bata edo bestea aukeratu, eskualdeko gaztetxoek Zumaia eta bere ingurua ezagutzeko aukera ezin hobea eduki zuten. Ibilbide erdian, Galarreta atseden lekuan, parte-hartzaile guztiei hamaiketakoa banatuko zieten Inda Mendi elkarteko kideek; salda beroa, mokadutxoa eta edaria, hain justu ere. Haur Ibilaldi Neurtua zintzo-zintzo osatu zuten gaztetxo guztiei txapel eta agiri bana eman zieten, oroigarri gisa.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info