Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Burdinezko gizona Ozeano Barean

ITSAS ZEHARKALDIA, Frantziako Tourreko etapa eta maratoi bat elkarren segidan egitea bezalakoa da ironman proba. Burdinezko gizon-emakumeek soilik osatu dezaketen erronka. Zumaiako Triatloi Taldeko Iñaki Gabarain (Aizarnazabal, 1983) kirolari horietako bat da. Orain dela gutxi, urriaren 11n, Hawaiiko (AEB) ironman proba entzutetsua osatu zuen, 10 orduz eta 2 minutuz gelditu gabe jardun ondoren. Guztira, 1.800 lagunek hartu zuten parte bertan, eta Gabarain 320. postuan helmugaratu zen.
Urte hasieran jarritako helburua erraz bete duela dio triatletak: «Nire hasierako helburua ekainean jokatu zen Nizako ironmana bukatzea zen. Nire kategorian, 24 eta 29 urte artekoetan, lehen postuetan sailkatu nintzenez, Hawaiira joateko txartela lortu nuen. Beraz, helburuak handitzen joan dira pixkanaka eta, azkenean, Hawaiiko probarekin biribildu dut denboraldia».

Haizea aurkari
Lasterketa «gogor samarra» egin zitzaion aizarnazabaldarrari. Hala ere, «gustura» geratu da egindako lanarekin: «Hasi aurretik banuen nire marka hobetzeko asmoa, baina lasterketa nola joan zen ikusita, pozik nago lortutako denborarekin, postuarekin eta, oro har, egindako lasterketarekin. Izan ere, eguraldiak ez zuten asko lagundu».
Gabarainen hitzetan, bizikleta probako azken txanpan haizea jotzen hasi zen eta «horrek lasterketa geldotu zuen». Era berean, «eragin zuzena izan zuen korrika saioan. Ibilbidean aldapa dezente zeuden eta erritmoa hartu ezinik ibili nintzen. Asko sufritu nuen, egia esan»
Datorren urteari begira, ironmanik egiteko asmorik ez duela aurreratu du triatletak: «Aurten bi egin ditut eta nahiko nekatuta bukatu dut denboraldia. Datorren urtean, hemen inguruan lehiatuko naiz: triatloi laburrak egin nahi ditut eta, ziur aski, Zarauzkoa ere bai. Urte hasieratik horren gogor entrenatzen hastea gehiegitxo dela uste dut». Nolanahi ere, hemendik pare bat urtera berriz egin nahiko lukeela dio.�

IRONMAN PROBA muturreko lasterketa da: 3,8 kilometro igerian, 180  bizikletan eta 42,2 korrika, hurrenez hurren.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info