Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Bukatzean, indarberritu zaitez!

ENTRENAMENDU saio gogor baten ondoren, gorputzeko organismoko erretserbak ahituta geratzen dira, eta giharreak minduta. Gorputza ongi indarberritzea ezinbestekoa da, hurrengo egunean ariketa fisikoaz gozatu nahi bada. Suspertze fisiko egokia, beraz, entrenamendu edo kirol jarduera aurreko prestaketa bezain garrantzitsua da. Entrenamenduaren ondorengo lehen hiru orduak oso garrantzitsuak izango dira kirolaria fisikoki bere onera itzultzeko, hurrengo egunean puntu-puntuan egoteko eta kirolari bezala garatzen joateko. Une horietan gorputza indarrik gabe geratzen da eta, besteak beste, luzaketa ariketak ongi egin, hidratazioa zaindu eta egoki jan behar da. Hona hemen ariketa fisiko neketsua egin eta gero eman beharreko hainbat pauso.�

· Entrenamendu saioa bukatzeko hozte prozesua egin ezazu: minutu batzuetan lasai-lasai korrika egiteak odol-fluxua mantentzen eta azido laktikoa bezalako hondakinak ezabatzen laguntzen du.

· Entrenamendua bukatu bezain pronto, egin itzazu luzaketa ariketak. Ariketa fisikoa egin ostean, giharreak eta artikulazioak neurri jakin batean uzkurtuta daude eta, luzaketei esker, odol-fluxua areagotuko duzu.

· Saioan zehar edaten jardun arren, gorputzak likido falta izaten jarraituko du; batez ere, bero egoten jarraitzen duelako. Ondorioz, ongi hidratatzea komeni da (ura edo edari isotonikoak edatea), egoera hidro-elektrolitikoa errekuperatzeko.

· Gorputzeko energia gordailuak hustuta geratzen dira eta energia hori lortzen  jakin behar duzu. Ariketa fisikoa egin eta hurrengo orduetan gluzemia maila altuko elikagaiak eta edariak kontsumitu itzazu: esaterako, arroza, patata, galletak, fruitu lehorrak, pasta, ogia, zuku naturalak, fruita eta lekaleak (dilistak, txitxirioak, ilarrak edota babarrunak). Aipatu elikagaiekin karbohidratoz hornituko duzu gorputza eta berehalako erregaia jasoko duzu. Proteina duten elikagaiek (arrain urdina, oilaskoa edo indiolarra, arrautzak, gazta freskoa eta abar), bien bitartean, giharrak lehenera ekarri ahal izateko behar-beharrezko osagaiak dituzte.

· Ariketa fisikoa indartsua izan bada, proteina duten elikagaiak jatea komeni zaizu. Aitzitik, ariketa fisikoa luzea eta neurrikoa izan bada, aukera hoberena karbohidratoak izango dira.

· Nork bere buruari masajea emateak eta atseden hartzeak on egingo dio kirolariari.

 

KONTUZ!
Gehiegizko entrenamendu saioak ekidin. Gorputzak jasan dezakeen ariketa fisikoa baino gehiago ez behartu, ondorio deserosoak sor baititzake: gogogabezia, pilatutako neke sentipena, lo egiteko zailtasuna eta entrenamendu saioetatik errekuperatu ezina.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info