Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Ping eta pong pilotatxoa astinduz!

ANTONIANO Ikastetxearen eta Antoniano Kirol Elkartearen ekimenez, Urola Kostako II. Mahai-Tenis Txapelketa izan zen Zarauzko Antoniano kiroldegian. Jardunaldia maiatzaren 22an izan zen eta partida guztiak kiroldegiko kantxan jokatu zituzten, goizetik hasi eta eguerdiraino; 09:00etan ekin zieten partidei. Bertan, 8 urtetik 14 urte bitarteko ikasleek hartu zuten parte, benjamin, alebin eta infantil mailetan banatuta, hain zuzen ere. Iaz baino parte-hartzaile kopuru handiagoa aritu zen mahai-tenisean. Iaz zarauztarrek bakarrik hartu zuten parte, 120 ikasle inguruk. Aurten, ordea, Zarauzko ikastetxeetako neska-mutilez gain, Donostiako ordezkariak ere aritu ziren jokoan. Guztira,140 lagun inguru gerturatu zen kirol honetaz gozatzera. Azken finean, egitasmoko antolatzaileen helburua modalitatea ezagutzera ematea zen: «Mahai-tenisaren inguruko jaialdi bat egin nahi izan dugu, haurrek beste kirol mota bat ere proba dezaten». Benjamin mutilen kategorian, Iker Zubizarreta izan zen garailea; Ander Zubiak lortu zuen bigarren postua; Ugaitz Zubiaurrek hirugarrena eta Mikel Azkuek laugarrena. Alebin nesketan, berriz, Nora Eizagirre sailkatu zen lehen postuan, Maialen Garitano bigarrenean, Malen Uranga hirugarrenean eta Lorea Esnal laugarrenean. Alebin mutiletan irabazlea Jon Aizpurua izan zen; bigarrena Ignacio Pardo; hirugarrena Iñigo Sanchez; eta laugarrena Josu Leunda. Neskei dagokionean, Maria Aristi izan zen txapelduna alebin kategorian, eta haren atzetik sailkatu ziren Maider Bilbatua, Clara Goikoetxea eta Uxue Bilbao. Infantilen artean, Mikel Yañez izan zen txapelduna, Mikel Martinez txapeldunordea, Dani Martinezek lortu zuen hirugarren postua eta Alex Gabirondok laugarrena.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info