Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Nazioarteko ikuspegiarekin

Berrituta dator Zarauzko XXIV. Triatloia. Datorren ekainaren 12an jokatuko duten probak nazioarteko ikuspegia hartuko du eta Trigrandprix munduko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da. Aurten zirkuituak bi proba puntuagarri izango ditu, Zarauzkoa eta Ingalaterrakoa, baina datorren urteari begira bost probaz osatu nahi dute txapelketa.  Hain zuzen ere, datorren urtean 25. urteurrena beteko du Zarauzko Triatloiak, eta antolatzaileek adierazi dutenez, aipatu egitasmoa aurrerapauso handia litzateke probarentzat.  
Nazioarteko triatleta ezagunek jada berretsi dute euren parte-hartzea: esaterako, bertan izango dira, aurtengo txapeldunorde Miranda Carfrae, Zeelanda Berriko txapeldun Joanne Lawn eta Cameron Brown, Lisboako 2009ko TriStar probako garaile Dann Brook, Catriona Morrison, Pete Jacobs eta Edith Niederfriniger. Eskualdekoen artean, besteak beste, iazko txapeldun eta kirolari olinpikoa den Ainhoa Muruak, Nerea Mujikak, Jon Unanuek, Hektor Llanosek, Miren Casadok eta Irati Etxaburuk hartuko dute parte. Era berean, azken urteetako Zarauzko Triatloiko txapeldun Eneko Llanos ere gurean izango da, baita urtero etortzen den Mikel Elgezabal ere. Getariatik aterako dira kirolariak eta 2,5 kilometro igerian egin ostean, bizikletan 82 kilometro osatu beharko dute. Eta, bukatzeko, 20 kilometro korrika. �

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info