Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Hariari Tiraka

Batelak, trainerillak...

Gipuzkoako eta  Euskadiko Txapelketak irabazi ondoren, bateletako Espainiako Txapelketan ere onenak izan dira Zumaiako Arraun Elkarteko jubenil mailako emakumezkoak (irudian). Ferrolen (Galizia) jokatu zuten batel denboraldiko azken estropada, eta ez zuten amore eman, Robaleira eta Chapela atzean utzi baizituzten. Orain, berriz, trainerillen denboraldian murgilduta daude eskualdeko arraun elkarte guztiak. Getariako emakumezkoak eta Orioko gizonezkoak nagusitasun handiz lehiatzen aritu dira Gipuzkoako Trainerillen Ligan. Federazio Kopa jokatu duen Zumaiako senior mailako ontzia ere txukun lehiatu da. Bestalde, maiatzaren azken asteburuan, hilaren 29an eta 30ean, trainerillek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Getarian, eta ekainaren bukaeratik aurrera traineru denboraldiari hasiera emango diote.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info