Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Ondo pasatzeko aukera zabala!

GERO ETA KIROL eskaintza zabalagoa topa dezakete gaztetxoek uda sasoian: aerobika, tenisa, piraguismoa, surfa, arraun surfa, golfa eta beste horrenbeste aisialdi jarduera. Eskualdeko udalek, herriko kirol elkarteekin elkarlanean, hainbat ikastaro antolatu dute ekaina bukaeratik iraila hasiera bitartean, eta, urtero bezalaxe, gogokoen duten kirolaz gozatzeko edo kirol mota berriren bat probatzeko asmoz, makina bat neska-mutil animatu da izena ematera. Oraindik ez duzula erabaki? Lasai, abuztuan zehar ere nahi adina aukera izango duzu zure herrian edo ingurukoetan.
Zumaiako Udalak piraguismoko, surf-bodyboardeko, arraun surfeko eta golfeko ikastaroak antolatu ditu, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, Itsas Kiroldegian (943-860776). Lubaki kiroldegian, berriz, aerobika, igeriketa, cycling-a eta tenisa egiteko aukera ematen ari dira (943-862021).
Getariako kirol jarduera gehienak uztailean landu dituzte. Hala eta guztiz ere, Kostabela elkartearekin belan aritzeko edo surfean eta arraun surfean  irristatzeko aukera dago oraindik, baita piraguismoa praktikatzeko ere. Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Getariako Udalarekin (943- 896024) edo Turismo Bulegoarekin (943-140957) jarri beharko du harremanetan.
Zarautzen, makina bat surf ikastaroz gain, Zarautz Kirol Elkarteak antolatutako Jolasti kirol udalekuak antolatu dituzte aurten ere. Abuztuan zehar, futbola eta saskibaloia oinarri dutenek bakarrik emango dute eskola: abuztuaren 9tik 13ra; abuztuaren 23tik 27ra; abuztuaren 30etik irailaren 3ra; eta, irailaren 6tik10era. Izena ZKEren egoitzan bertan eman daiteke (Kale Nagusia 7, 1. solairua.  943-831463 edo zke-cdz@zarautz.com).
Ikastaroak hamabostaldika antolatu dituzte Orion, eta adinaren arabera: 6 urtetik beherakoek igeriketa egin ahal izango dute; 6 urtetik 9 urte bitartekoek igeriketa, waterpoloa, tenisa, dantzak, kapoeira, futbola eta saskibaloia; eta 10 urtetik aurrerakoek, aurreko kirol guztiez gain, sofbola, surfa, patinak eta arraunketa ere bai. Abuztuan bi ikastaro epe jarri dituzte: bata, abuztuaren 2tik 13ra eta bestea, abuztuaren16tik 27ra. Horietan parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian bertan eman beharko dute izena.
Aiako Udalak, azkenik, lau kirol jarri ditu aukeran, eta laurak uztailean landu dituzte: igeriketa, patinajea, tenisa eta hipika, hain zuzen ere.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info