Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Pilates metodoarekin, ‘mens sana in corpore sano’

KASTURTE BERRIA abian da eta, urtero bezalaxe, kiroldegiek edo gimnasioek makina bat ikastaro egiteko aukera eskaintzen die herritarrei. Aukera zabal horretan Pilates metodoak aparteko interesa piztu du azkenaldian; gero eta jarraitzaile gehiago edukitzeaz gain, ohiko ikastaro bihurtu da kirol eskaintzen zerrendan. Pilates gorputz-hezkuntza osoa da, gorputza eta adimena lantzen dituena. Fisikoki gorputza moldatzen, indartzen eta bizitzen laguntzen du; psikikoki, ongizate sentimendua areagotzen.

Joseph Hubertus Pilates alemaniarrak zehaztu eta garatu zituen gorputza, burua eta izpirituaren garapena koordinatzeko mugimendu guztiak. Joan den mendeko 20ko hamarkadan ekin zion bideari, eta egun Pilates izenez ezagutzen dugun metodoari Kontrologia izena jarri zion. Hasiera batean dantzariak eta koreografoak interesatu ziren gehienbat, baina pixkanaka-pixkanaka kaleko jendearekin ere hasi zen lanean, errehabilitazio gisa eta malgutasun teknika bezala erabiliz. Azken hamarkadan Pilates metodoa mundu zabalean hedatu da; batik bat, sasoian jartzeko, lesioak osatzeko edota modu leun eta atsegin batean entrenatzeko tresna bezala.

Edonork praktikatu dezake, gorputza eta adimena hobetu nahi duen edonork; errehabilitazio-programetan erabiltzen dute, eta bereziki haurdunaldi garaian eta erditze-ostean oso aproposa da, sabeleko giharrak eta gorputz-adar pelbikoa indartzen dituelako. Mugimendu baten gehiegizko eta askotan alferreko errepikapenari baino gehiago, mugimendu horren zehaztasunari ematen dio garrantzia metodoak. Ariketa geldoz eta kontrolatuz osatutako programak jarraitzen dira ikastaroetan. Lurrean edo makina jakin batzuk erabiliz lantzen da, bakarka edo talde txikietan, eta profesional baten ardurapean. Metodoaren kontzeptu nagusiak arnasketa, kontzentrazioa, kontrola, lerrokatzea, zentratzea eta arintasuna dira.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info