Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Hidratazioa zaintzeko edabeak!

EDARI ISOTONIKOAK osagai hidratatzailez osatuta daude eta, batik bat, ariketa fisikoa egiterakoan galdutako gatz mineralak berreskuratzen laguntzen dute modu azkar batean. Merkatuan kirol edari gisa saltzen dute, eta Aquarius, Gatorade, Isostar edota Powerade izeneko produktuetan topa daiteke. Edari isotonikoen garapena joan den mendearen 70eko eta 80ko hamarkadetatik abiatzen da. Hainbat sendagilek, kirol adituk eta entrenatzailek egindako behaketen nahiz azterketen ondoren, kirolariaren jardunerako gatz mineralak berreskuratzea behar-beharrezkoa zela ohartu ziren. Harrezkero, edari mineralizatu hauek lagungarri bihurtu dira neurri batean edozein kirol praktikatan.

Kirola egiterakoan edo ariketa fisikoa lantzerakoan izerdia botatzen da. Izerditzean, gorputzeko ura galtzeaz gain, organismoak behar bezala funtzionatzeko ezinbesteko dituen gatz mineralak ere galtzen ditu; besteak beste, sodioa, potasioa, kloroa, magnesioa eta zinka. Ondorioz, ura edatea ez nahikoa, galdutako gatzak ere berreskuratu egin behar dira. Edari isotonikoek gorputzak galdu duen hori azkarrago errekuperatzen laguntzen dute.

Kirolarientzat ez ezik, gisa honetako edari mineralizatuak guztiz gomendagarriak izan ohi dira gaixo dauden pertsonentzat; esaterako, egarri sintomak dituztenentzat, beherakoarekin daudenentzat edo sukarra dutenentzat. Edari isotonikoek gaixoa hidratatuta mantenduko dute, urritasun egoerak kontrolatuz eta gorputzaldi txarra saihestuz. Azken finean, edari hauek botikatan lor daitezken gazuraren oso antzekoak dira, propietate berdinak baitituzte biek, nolabait esateko. Zapore eta aroma gehigarriek, ordea, edari hauek komertzializatzera bideratu eta ohiko gazura baino erakargarriagoak bihurtu dituzte.�
 
KONTUZ KIROL EDARIEKIN
· Edari isotonikoen kontsumoa masifikatu egin da azken urteetan, eta askok arduragabe hartzen dute, botila bat baino gehiago edanez. Ondorioz, gorputzak behar duena baino gatz mineral gehiago jasotzen du, eta giltzurrunek horiek iragazteko gainkarga izaten dute.
 
 · Gainera, kaloria indize handia dute, eta kiloak galtzen lagundu beharrean, kontrakoa eragin dezakete.

· Edari isotonikoak kirol edariak dira, baina kirol edari guztiak ez dira isotonikoak. Ongi bereizi behar dira edari isotonikoak eta energetikoak. Bigarren hauek gingseng, guaraná, kafeina edo taurina bezalako estimulagarriak izan �ditzakete�.
 
 
HIDRATATZEKO GOMENDIOAK
1.- Ariketa fisikoa edo korrika egin aurretik bi basokada ur edan.
2.- Entrenamendua bukatzean, edari isotonikoa hartu edo nahikoa ur edan,
litro erdi gutxienez.
3.- Entremanendua luzea bada, saioan zehar ere edan. Ez itxaron egarria izan arte,
ariketa fisikoak gorputzeko ur faltaren sentipena atzeratzen baitu.
4.- Asko izerdituz gero, deshidratatzeko arriskua dago. Izan ere, odol-bolumena murrizten da eta barne-tenperatura areagotu, eta hori oso arriskutsua da.
5.- Zenbat eta adin handiagoa, deshidratatzeko arrisku handiagoa.
6.- Gorputza likidoz hornitzeak bolumen plastikoa mantentzen du, odol-zirkulazioa
eta izerdiketa egokia izan dadin.
 
ETXEAN EGINIKO ISOTONIKOA
Isotonikoak eguneroko entrenamenduetan erabiltzeko garesti samarrak direnez, etxean ere egin daitezke halako edariak. Dendetan saltzen dituzten propietate guztiak dituzte eta, zaporea apur bat ezberdina duten arren, guztiz naturalak dira, zapore gehigarririk, koloregarririk eta kontserbagarririk gabe. Gainera, askoz ekonomikoagoak dira.

Hona hemen isotonikoa etxean egiteko beharrezko osagaiak:
    - Litro bat ur
    - 500 mg bikarbonato sodiko
    - 500 mg gatz
    - 300 mg kloruro potasiko
      (botiketan saltzen da)
    - Hiru goilarakada azukre eta bi fruta aleren zukua (limoia edo laranja).�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info