Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Triatleta hasiberriak, elkartasunarekin bat

MOBI BIKE EGUNA ospatu zuten Zarautzen urriaren 31n, Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen elkarteari laguntzeko helburuarekin. Kirolak elkartasunarekin bat egin zuen bigarren urtez, eta herriko haur, gazte eta helduek txirrindulari martxa egin zuten Haimar Zubeldia, Markel Irizar eta Amets Txurruka bezalako txirrindulari profesionalekin batera. Ospakizunen eta jardueren artean, Zarauzko Triatloi Elkarteak  Zarauzko I. Triatloi Txikia antolatu zuen. Ikusmin eta arrakasta nabarmenarekin, gainera.

Aritzbatalde kiroldegiko igerilekua eta eraikinaren kanpokaldea triatloi zirkuitu bihurtuta, eskualdeko eskolarteko 300 haurrek kirol hau ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ezin hobea izan zuten.  Hainbat multzotan banatuta, benjamin (8-9 urtekoak), alebin (10-11 urtekoak) eta infantil (12-13 urtekoak) mailako neska-mutilek igeriko, bizikletako eta korrikako probak osatu zituzten, hurrenkera horretan, eta bakoitzak bere distantzia osatuz.

Triatleta hasiberriek kirol honetan eman beharreko pauso eta arauak ikasteko parada izan zuten, Zarauzko Triatloi Elkarteko kideen eskutik: bizikleta gainera noiz igo eta jaitsi, kaskoa janztea beharrezkoa dela... Helduen txapelketetan bezalaxe, box eremuetan soineratu zituzten elastikoak eta oinetakoak. Oro har, indarrak ongi neurtu behar direla konturatu ziren parte-hartzaileak, hiru proba osatu behar direlako. Proba amaieran, neska-mutil guztiak gustura agertu ziren bizitako esperientziarekin, baita antolatzaileek oparitutako elastikoekin ere.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info