Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Donejakue arraunlari

XACOBEO URTEAREN amaierarekin bat eginik, 2007ko udan Oriotik Santiagora itsas erromesaldia egin zuen traineruaren Itsasoko erromesak ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten abenduaren 23an Orioko Kultur Etxean. Bidaia hasieratik bukaerara arte filmatu zuten, bi kamerarekin; batak, itsasotik jarraitzen zien eta besteak, lehorretik. «Garbi geneukan erromesaldiaren ikus-entzuteko testigantza jaso nahi genuela», azaldu du abenturaren koordinatzaileetako bat izan zen Juan Angel Garmendia Xarpas-ek. Irudiak Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasleek jaso zituzten, eta ikus-entzunezkoa sustatzailearen seme Urtzi Garmendiak zuzendu eta muntatu du.

Hasiera batean, arraunlarientzat oroigarria izateko asmoa zuen ikus-entzutekoak, baina gero eta oihartzun gehiago izaten ari da. Dena dela, oraindik ez dute erabaki aurrera begira zein pauso emango duten: «Irudi pila bat dugu, bai argazkitan, bai bideotan, eta, egia esan, ez dakigu zer egingo dugun. Telebista edo ekoizpen etxeren bat interesatuko balitz, bada, hitz egingo genuke», dio Xarpas-ek.

22 arraunlari
2007ko uztailaren bukaeran  ekin zioten Donejakue Bideari, 13 itsas etapatan banatuta. Guztira 22 arraunlari elkartu ziren abenturari aurrera egiteko; gehienak oriotarrak, nahiz eta tartean bi aiar, zarauztar bat eta villabonatar bat zeuden. Arraunlari bakoitzak bere zentzua eman zion bidaiari. Garmendiarentzat kirol erronka handia izan zen: «Arrisku handia baitzen, koadrila bat zazpi orduz arraunean aritzea egunero-egunero. Are gehiago, Galizia aldeko itsaso zakar haietan. Nik kirol desafio kutsua eman nion, baina beste batzuk erromesaldi erlijioso gisa hartu zuten eta besteek opor moduan». Etapa bakoitzak gutxi gorabehera 35 mila izan zituen –egunaren arabera, luzeagoa edo laburragoa–, eta etapa guztiak elkarren segidan osatu zituzten.Parte-hartzaileen adierazpenak eta sentipenak tartekatzen dituen kronika da Itsasoko erromesak lana. «Zirrarak, barreak, emozioak, poz malkoak... Polita izan da hiru urte geroago bidaia gogoratzea».�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info