Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Zazpiak bat zortzi tontorretatik

GAILURREZ GAILUR Euskal Herria zeharkatzea dute helburu Getariako mendizaleek aurtengo denboraldian. Zehatz-mehatz, zazpi herrialdeetan tontor bana igoko dute azaroa bitartean. Salbuespen bakarra Nafarroan egingo dute; izan ere, bi irteera egingo dituzte bertan. Horietako bat, gainera, familia osoarentzako modukoa da, haurrek ere parte har dezaten. Hortaz, zortzi ibilaldi izango dira zortzi hilabetetan.

Joan den martxoaren 13an ekin zioten egistamoari eta lehen igoera Lapurdin egin zuten, Artzamendira (931 metro). Hurrengo hitzorduak honakoak dira, hurrenez hurren: apirilaren 10ean, Gorbeia (1.481 metro, Bizkaia); ekainaren 18an, Ori (2.017 metro, Zuberoa), eta ekainaren 19an, Okabe (1.466 metro, Nafarroa Beherea); uztailaren 9an eta 10ean, Hiru Erregeen Mahaia (2.428 metro, Nafarroa); irailaren 25ean, Aralarren familia osoari zuzendutako txangoa, San Migel inguruan (1.300-1.400 metro, Nafarroa); urriaren 23an, Aizkorri eta Aitxuri (1.528 eta 1.551 metro, Gipuzkoa); eta azaroaren 5ean edo 6an, azkenik, Larrasa-Toloño (1.454 metro, Araba).

Mendi egitasmo hau iazko Gipuzkoa Oinez ekimenaren (GR-121 ibilbidearen) jarraipena litzateke. Isidro Etxeberria eta Nika Lertxundi getariarrek abiarazi zuten Gipuzkoari mendiz mendi bira emateko ideia hura. Herrian mendizaletasuna sustatze aldera, herritarrak erakartze aldera, ekin zioten ekimenari. Azkenean, espero baino lagun gehiago izan ziren, txango bakoitzean bataz beste 60 lagunek hartu baitzuten parte. Izandako arrakastaren haritik, Larrañagak eta Lertxundik bigarren erronka hau abiarazi dute.

Iaz 23 kilometro inguruko ibilaldi luzeak osatu zituzten mendizale getariarrek. Aurten, ordea, txango bertikalak egingo dituzte; tontorrak igoko dituzte, hain zuzen ere. Edonola ere, antolatzaileek garbi utzi dutenez, azaroa bitarteko irteerak ez dira iazkoak baino zailagoak izango. Gailurretara igoko dira, bai, baina orokorrean bospasei ordu iraungo dute ibilaldiek; iaz bezalaxe, azken finean.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info