Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Iritzia

30 urte pausoak ematen

Iratxe Aranburu. ORAIN DELA 30 URTE eskas hiru seme-alaben amak garbantzu platerkada beroa prest izango zuen senarra lanetik etorri eta mahaian esertzerako. Senarrak andreari galdetu ere ez zion egingo bazkaldu ote zuen; ume eta etxeko lanen nekean goiza denbora etsian igaro eta goseti bazen ere.
Orain dela 30 urte luze egin zen lehenengo aldiz kros mistoa gisa ezaguna egin den lasterketa Zarautzen. Gizonezko eta emakumezko banak osaturiko bikoteen arteko  lasterketa herrikoia: erdi eta erdi, parte-hartzaileen erdia gizonezkoa eta beste erdia emakumezkoa…ezagutzen halako datu paregabe eta parekideagorik? Emakumeak kiroleratu asmoz martxan jarri zuten korrika saioa eta aurtengoan ere,  hogeita hamargarren aldiz, helburu berari eutsita, abenduaren 7an egingo da.
Emakumearen denbora senarra, gaixoak eta haurrak zaintzeko baliatu izan da betidanik. Kros mistoaren aitzakian, emakumeak denbora kirolari ere eskaintzen dio.
Bestela esanda, aisialdiari eskaintzen dio... eta ulertu ez duenarentzat xeheago adierazita: bere buruari oparitzen dio denbora.
Emakumearen gorputza bizi berriak munduratzeko soilik hartu izan da kontuan betidanik. Kros mistoaren aitzakian, emakumeak gorputza mugimenduan jartzen du bere sasoia eta osasunaren izenean.
Emakumearen lekua etxea izan da betidanik, eremu pribatua. Kros mistoaren aitzakian, emakumea kalera irteten da, eremu publikora, txalopera.
Hau guztia posible izan dadin ezinbestekoa da emakumearen kemena, barne mugak hautsi eta pausoz pauso aurrera eginez. Hori guztia gizonezko baten animo eta babesean lortu izan dute askok; bejondeizuela zuei ere bada, mutilok! Urtez urte geroz eta gehiago zarete pausoa luzatu nahi duzuenok,  600 bikoteren bueltan bazarete jada…bada hori zerbaiten seinale e? Zorionak denoi.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info