Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Beroketa ariketa

Urte berri on eta... Gabon osasuntsuak!

GABONAK dagoeneko gainean dira eta, urtero bezala, mahai inguruan elkartzeko ohiturari eutsiko diote gehienek. Horrelako hitzorduetan jaki gozo bezain tentagarriak lagun izan ohi dira, gainera: turroia, mazapanak… Eta askotan gehiegikeriak egiten bukatzen du batek baino gehiagok. Aipatutako janari horiek azukre eta koipe ugari izaten dutenez, noizean behin eta oso gutxi jatea gomendatzen da. Dena den, norbere eguneroko dietan sartzen ez badira ere, ez dago jaki horiei uko egin beharrik. Elikadura ohitura egokiak izan eta ariketa fisikoa eginez gero, egun batzuetan jaki koipetsuagoak edo azukre askodun elikagaiak jateak ez du zertan kalterik egin behar; beti ere, dietari eragiten dion osasun arazorik izan ezean. Garrantzitsuena tamainan jatea da; gehiegikeriek, besteak beste, urdaileko arazoak ekar ditzakete edo ohiko pisua alda dezakete.�

ZENBAIT AHOLKU
1. Denetarik jan arren, saiatu KOPURUAK NEURTZEN.
2. OTORDUAK OREKATU, barazkiak, frutak eta gisakoak janez. Saiatu bazkari guztietan barazkiak jaten (entsaladan edo plantxan, lurrunetan edo labean). Barazkien zuntzek janari pisutsuak hobeto liseritzen laguntzen dute. Postreak prestatzerakoan, berriz, garaiko frutak erabili: piña edo anana freskoa, konpota, sagar errea edota fruta burruntziak, esaterako.
3. LASAI JAN, ongi murtxikatuz.
4. Janaria soberan ez geratzeko, AURRETIK ANTOLATU.
5. ARIKETA FISIKOA EGIN. Hobeto sentiarazteaz gain, gorputzeko koipea jaisten laguntzen du. Ez da beharrezkoa ariketa fisikoa bat-batean oso serio egiten hastea, gorputzarentzat kaltegarria izan baitaiteke. Paseatzea edota autoa gutxiago erabiltzea gorputza mugitzen hasteko modu egokiak izan daitezke.
6. Alkoholdun edariak neurrian edan eta ez ahaztu URA EDATEA GARRANTZITSUA dela.

PISUA ZAINTZEKO
Jaki koipetsuren bat jateko asmoa izanez gero, gainerako platerekin oreka bilatu behar da:
· Lehenengo platera oso pisutsua izan bada (frijituak, hestebeteak...), bigarren platererako arraina plantxan edo olio gutxi behar duen zerbait prestatu, eta barazkiz osatutako hornigaia jarri.
· Bigarren platera haragia edo arraina saltsan bada, lehenengo plater gisa entsalada, barazki zopa, barazkiak plantxan edo zainzuriak jarri.
· Postrean gehiegi jateko ohitura badago, lehenengorako barazkiak aukeratzen saiatuko gara eta bigarrengorako arraina edo haragia plantxan barazkiekin.

KONTUAN IZATEKO!
Nahiz eta egun berezietan normalean baino gehiago jan, gainontzeko egunetan dieta orekatua eta ariketa fisikoa egitea da onena.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info