Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

Itsasoko hormen eskalatzailea

DABID GOLIATEN aurrean,  gizakia bera baino 5 aldiz handiagoa den olatua menderatu nahian.  Waimeako badian (Hawaii, AEB) jokatuko den Quiksilver Eddie Aikau olatu handien txapelketarako gonbidatu dute Ibon Amatriain surflari zarauztarra. Guztira, nazioarteko 28 surflari hautatu dituzte eta Amatriain Europako ordezkari bakarra izango da. «Orain arte, beti jende berdintsua gonbidatzen zuten txapelketara. Surflari berriei aukera emate aldera, gutxienez kontinente bakoitzak ordezkari bat izan zezala erabaki zuten eta Europatik ni neu aukeratu naute. Txundituta nago eta, era berean, oso pozik, aukera hori oso surflari oso gutxik izaten dute eta».

7 metrotik gora
Iaz ere gonbidatu zuten egitasmo berezirako, baina txapelketa jokatu ahal izateko itsasoak baldintza jakin batzuk bete behar dituenez, bertan behera utzi zuten: «Olatuek 7 metro izan behar dute gutxienez eta, gainera,  itsasaldi horrek egun osoz iraun behar du; ez du balio olatuak goizez bakarrik sartzea». Azkenengoz duela lau urte jokatu zen txapelketa berezi hori. «Ea aurten itsasaldi egokia izaten den eta jokatzen den!», dio surflari zarauztarrak.
Abenduaren 1etik otsailaren 28a bitartean jokatuko da txapelketa, baina data zehatza itsasaldiak erabakiko du: «Egun batetik bestera deituko didate Hawaiira joateko. Maletak prestatu ditut jada. Izan ere, deitu eta pare bat egunera bertan egon beharko dut. Joateko desiratzen nago, baina dena bat-batekoa izango da: azken egunean hegaldi bat lortu, bidaia egin eta olatuak hartzera!».
Txapelketa jokatuko den badian surfean jardundakoa da Amatriain: «Itsasaldia dagoenean, olatu oso gogorrak sartzen dira. Gogorrak, baina oso gustukoak. Gainera, txapelketa bat denez, jende asko gerturatuko da eta antolakuntza bera ere ongi prestatuta egongo da. Olatu erraldoiak hartzeko aukera aproposa, zalantzarik gabe.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info