Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

Baloiarekin lasterka, entsegua lortu arte

GAZTETXOEN ARTEAN  errugbia sustatze aldera, Zarautz Rugby Taldea eskolaz eskola dabil gaztetxoei ikastaroak ematen. Eskualdeko DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako egitasmoa da, eta taldeko kide nahiz entrenatzailetako bat den Xabi Castaño arduratzen da horretaz guztiaz. Bere hitzetan, «errugbiaren oinarria sustatzea da gure helburua eta, bide batez, gazteak gure taldera erakartzea».

Ikastaroa bi zatitan banatuta dago: «Lehenik eta behin, ordubeteko edo bi orduko azalpen teorikoak ematen dizkiegu gaztetxoei ikastorduetan». Horrela, errugbia zertan datzan, nola jokatzen den eta bere araudia zein den ezagutarazten zaie «Ondoren, jardunaldi batzuk egiten ditugu, alde praktikoa lantzeko», dio Castañok. Bertan, «hainbat ariketa egiten dugu eta iraupen laburreko partidatxoak jokatzen ditugu. Nolabait esateko, hastapen moduko ekimen bat da».

Orain arte, eskola kiroleko errugbi jardunaldiak herriz herri eta eskolaz eskola egin badituzte ere, eskualdeko eskola guztietako haurrekin jardunaldi orokor bat egin nahi du Zarauzko Asti zelaian Zarautz Rugby Taldeak. Data oraindik zehaztu gabe dagoen arren, datozen hilabeteetan izango dela adierazi du antolatzaileak.

«Haurrak, normalean, ongi moldatzen dira errugbian. Egia esan, gustura jarduten dute. Baina, jakina, futbola, saskibaloia edota eskubaloia txertatuagoak daude gizartean eta askok horiek praktikatu nahi izaten dituzte. Edonola ere, errugbia probatzen duenak nekez uzten dio jokatzeari», nabarmendu du Zarautz Rugby Taldeko kide eta entrenatzaileak.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info