Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirolari gazte

  • Mahai gaineko tenisarekin gozatzen!

    Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxean badaramatzate zortzi ikasturte inguru mahai-tenisa lantzen, eskola kirol moduan. Ikasleek beraiek eskatuta eta beste kirol aukera bat eskaini asmoz heldu zieten palei. Gaur egun, alebin eta infantil mailako 80 neska-mutil ari dira mahai-tenisa praktikatzen.

  • Puntista hasiberriak kantxara!

    Zesta-punta eskolen topagune bihurtu zen Getariako Sahatsaga frontoia Gabonetan. Euskal Herriko hainbat pilota eskoletako alebin mailako jokalariak bildu ziren bertan; horien artean, zumaiarrak.

  • Triatleta hasiberriak, elkartasunarekin bat

    Zarauzko Triatloi Txikia antolatu zuen Zarauzko Triatloi Elkarteak estreinakoz, Mobi Bike Egunaren baitan. Guztira, 8 eta 14 urte bitarteko 300 neska-mutilek hartu zuten parte kirol egitasmoan.

  • Taula gainean irrist egiteko prest!

    Skateko maniobrak egitea eta arranpa batetik bestera ziztu bizian ibiltzea ez da erraza. Esperientzia izatea funtsezkoa da, baina norbaitek irakasten badizu, prozesua errazagoa izaten da. Eta Zarauzko Skate Eskola berriak horixe bera du helburu: gazteak taula gainean trebatzea.

  • Ondo pasatzeko aukera zabala!

    Kirol berriren bat ezagutzeko parada ezin hobea da uda, eta eskualdeko herri guztiek horretarako bidea eman diete eskolarteko neska-mutilei. Ikastaro batzuk uztailean izan badira ere, abuztuan ere aukera zabala topatuko dute. Aukeratu ezazu zurea!

  • Ping eta pong pilotatxoa astinduz!

    Bigarren urtez, Urola Kostako Mahai-Tenis Txapelketa jokatu zuten Zarauzko Antoniano kiroldegian. Aurten iaz baino partaide gehiago izan du, gainera; guztira, 140 lagun inguru aritu dira jokoan.

  • Urratsez urrats zaletasuna sustatzen!

    Urola Kostako Haur Ibilaldi Neurtua egin zuten Zumaian joan den martxoaren erdialdean, Inda Mendi elkarteak antolatuta. Taldetan banatuta, 400 haurrek Zumaia eta bere ingurua ezagutzeko aukera ezin hobe izan zuten.

  • Eskubaloiaren egun handia!

    Hiru hilabetez zehar guztia ematen aritu ondoren, Zumaiako eskolarteko eskubaloi txapelketako finalak jokatu dituzte Lubaki kiroldegian. Aurten 36 taldek hartu dute parte, eta txapeldunak honako hauek izan dira: nesketan, ’Txiribita’ taldea eta mutiletan, berriz, ‘Maria eta Jose B’ taldea.

  • Hirukoa saski barrura!

    Bi astetik behin saskibaloian trebatzeko aukera dute herriko gazteek Zumaiako Herri Eskolako gimnasioan, Zumaiako Saskibaloi Eskolaren eskutik. Iaz abiarazi zuten ekimena eta, gutxi gorabehera, 20 lagun dabiltza jolasen bidez saskibaloian jokatzen ikasten.

  • Mundu bat bildu kirolean

    Ikasle atzerritarrek bertako ikasleek baino kirol gutxiago egiten dutela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza ‘Kirolen mundu bat’ izeneko programa sustatzen ari da Zarauzko ikastetxeetan. Eskola kirola eginez, ikasle atzerritarrak modu nauralean gizarteratzea bultzatzen du.

  • Aiako neskak pilotarekin bat

    Nesken Pilota Eskola sortu dute Aian eta bere lehen ikasturtean alebin mailako zortzi gaztetxok eman dute izena. Ekainera bitartean, palaz jokatzen trebatuko dira eta horretarako hainbat ariketa egiten dute, jolasen bidez.

  • Ama, harri-jasotzaile izan nahi dut!

    Denbora gutxi darama harriak jasotzen, baina epe laburrean asko garatu du bere jarduna. Idoia Etxeberria oriotarrak 16 urte ditu, eta 120 kiloko harria altxatzen saiatuko da Orioko Herri Ikastolak hilaren 26rako antolatu duen herri-kirol jaialdian

  • Uda, aisialdiaren urtaroa!

    Egun guztia hondartzan etzanda edo bideojokoetan murgilduta pasatzea al da udako oporrak aprobetxatzeko modua? Noizean behin egitea ez dago gaizki, baina ohitura bihurtzen denean aspergarri bilakatzen da. Opor egunak gozatzeko aukera onena kirola egitea da, eta eskualdeko herrietan horretarako eskaintza zabala topa dezakezue.

  • Proba guztiak gaindituz

    Parte-hartzaile kopurua espero zena baino murritzagoa izan zen arren, giro ederra nagusitu zen eskola kiroleko atletismoko finalean. Alebin eta infantil mailako atleta gazteek makina bat proba gainditu zuten, korrika, saltoka eta pisua jaurtitzen

  • Indamendi mendizale gazteen gailur

    Maiatzaren 17an Indamendi Eguna ospatu zuten Zumaiako mendizaleek; aurreko urtetan baino aste pare bat geroago. Urtero bezala, Inda Mendi Mendi Bazkunak urte osoan zehar mendi irteeretan parte hartu duten gazteak omendu zituen tontorrean. Aurten, 23 gaztetxo saritu dituzte

  • Egun batez, ikasleak arraunlari

    Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko DBH 2ko ikasleek arraunketa ezagutzeko aukera izan dute, Ikasarrauna egitasmoaren bidez. Josu Aboitiz eta Iñaki Goikoetxea hezitzaileek gidatzen dituzte ikastaro hauek. Horietan bi saio bereizten dituzte: batetik, lehorrekoa edo teorikoa eta bestetik, berriz, uretakoa edo praktikoa.

  • Getariako pilotari gazteak kantxara!

    Alebin eta benjamin mailakoen Eskuz Banakako 31. Txapelketa antolatu du aurten Getariako Gure Txeru Elkarteak. Guztira, 36 mutikok hartu dute parte txapelketan, eta antolatzaileak gustura agertu dira aurtengo edizioarekin. Finaleko partidak joan den martxoaren 8an jokatu zituzten Sahatsaga kiroldegian.

  • Garai bateko pilota berreskuratzen

    Aurrez aurre jokatzen den pilota modalitate berezia da boteluzea. Garai bateko euskal artzainek asmatutako eta garatutako jolasa da, hain zuzen ere. Xiba taldearen helburuetako bat joko zahar hori berreskuratzea eta sustatzea da. Horretarako, LH 6. mailako ikasleei zuzendutako sustapen saioak egiten ari da herriz herri.

  • Baloiarekin lasterka, entsegua lortu arte

    Zarautz Rugby Taldeak DBHko ikasleei errugbian nola jokatzen den irakasten jardun du eskualdeko ikastetxe gehienetan. Ikastaro teorikoak emateaz gain, jardunaldi praktikoak ere egin dituzte.

  • Batetik bestera, arrainak uretan bezala

    Nagusiez gain, Zarautz Balea Igeriketa elkartea eskola kiroleko haurrez ere arduratzen da. Guztira, alebin eta benjamin mailako 40 gaztetxo inguru dabiltza aurten taldean. Gehienak zarauztarrak dira, baina tartean oriotarrak, aiarrak eta getariarrak ere badaude. Denboraldiari duela hilabete ekin zioten, gainera.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info